2021.eko urtarrilak 12
Telekomunikazioak
- • Denboralea biziki sentiarazten da euskal mendietan, bertan baitaude Itelazpiko telekomunikazio-zentro asko.
- • Etengabeko zerbitzuen jarraipena bermatzeko, Itelazpik ekimen berezi bat jarri du martxan, zentroetara sartzeko bideetan elurra pilatzea saihestuz eta mantentze-zerbitzuak indartuz.
2020.eko abenduak 16
Telekomunikazioak
- • Matxalen Lauzirikak, UNIRED elkarteko presidenteak, telekomunikazioetako azpiegitura publikoen operadoreak diseinatzen ari diren jarrera azaldu du, oraindik ere ziurgabetasun handiak dituen ingurune batean.
- • Bere hitzaldian, 5Gk ekarriko duen aukera handia, abantaila disruptiboak, ekarriko dituen erronka teknologikoak eta eragile pribatuekin lankidetzan administrazio publikoek izango duten paper garrantzitsua azpimarratu ditu.
2020.eko abenduak 4
Euskara Ingurumena
- • RSC #MendiraEuskaraz ardatzaren bidez, bere jardueraren ezinbesteko eragina arintzeko asmoz, Itelazpik bereziki laguntzen du mendiko kirol-jarduerak eta horiek garatzen diren naturguneak sustatzen.
- • MENDIFilmekin ezarritako hitzarmenak aukera ematen du Itelazpik landa-eremuetan eta bereziki konplexua den orografian telekomunikazio-zerbitzuak emateko duen gaitasuna zabaltzeko.
2020.eko abenduak 3
Euskara
- • Langileek 2021-2022 Euskara Planaren aurkezpena, Bikain ziurtagiria lortzeko asmoz.
- • #MendiraEuskaraz ardatzaren barruan, aurten, Itelazpik euskararen aldeko lehiaketa bat sustatu du bere enpresa bezero eta hornitzaileen artean.
2020.eko azaroak 25
Berdintasuna Teknologia
- • Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuorde Polentzi Urkijok genero-berdintasunaren aldeko konpromisoa irudikatzen duen saria eman du Emakumearen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean.
- • Argazki irabazleak Itelazpik genero-berdintasunaren inguruan sentsibilizatzeko argitaratzen duen 2021eko mahaiko egutegiaren azala ilustratuko du.
2020.eko azaroak 19
Berdintasuna
- • Telekomunikazioetako ingeniari batek, #EmakumeaTeknologian III. argazki lehiaketa irabazi du.
- • ITELAZPIk azaroaren 25ean egingo duen ekitaldian Polentzi Urkijok, Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordeak irabazleari saria emango dio. Ekitaldi berean sentsibilizazio-egutegia aurkeztuko da ere, berdintasunaren arloan egiten den ekintza adierazgarrienetako bat dena.
2020.eko azaroak 18
Euskara
- • ITELAZPIk hizkuntza-normalizazio ekimenari babesa adierazteko mezua zabaldu du.
- • Hainbat ekintza martxan jarri dira lan-hizkuntzaren erabileran, irudi korporatiboan eta langileen ekimenetan.
- • Ekimena 2021-2022 Euskara Planean jasota dago, eta abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean Planaren bestelako ekintzak aurkeztuko zaizkie langile guztiei.
2020.eko azaroak 9
Berdinatsuna Teknologia
- • Itelazpik puntu lila izango du azaroan zehar bere egoitza nagusiaren aurrekaldean. Eremu digitalean, sare sozialetako profilen irudia ekimen garrantzitsu horretara egokitu da, baita Itelazpiren logoa kolore lilaz aldatu ere.
- • Kanpaina azaroaren 25ean amaituko da, azken urteetan argitaratzen ari den sentsibilizazio-egutegia aurkeztuz eta #EmakumeaTeknologian lehiaketako argazki onenaren saria emanez.
- • Itelazpik berdintasun-politika aktiboak bultzatzen dituen 10 urteei bere garrantzia emateko balioko du ekitaldiak.
2020.eko urriak 8
Telekomunikazioak
ITELAZPIk bere Legegintzaldiko Memoria argitaratu berri du. Bertan, Eusko Jaurlaritzaren XI. legegintzaldiko mugarri eta helburu nagusiak jasotzen dira, 2016ko azarotik 2020ko irailera bitartekoak. Dokumentuak aurreko legegintzaldietan izandako martxa ona berresten du. Aldi horretan, sozietate publikoa Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Informazio eta Komunikazio Teknologien Zuzendaritzari atxikita egon da. Sozietatearen Administrazio Kontseiluko presidentea Nerea López-Uribarri izan da, Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea, eta presidente orde Xabier Arrieta, Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaria. Zuzendaritza nagusia, berriz, Juan Jose Baños y Matxalen Lauzirika izan da, 2017ko abenduaren 22an lehenengoa ordeztu zuena.
2020.eko urriak 1
#DD2Euskadi Telekomunikazioak
Gaur goizaldean, Itelazpiko teknikariek aldi bereko emisioak eten dituzte Araban eta Gipuzkoan, eta zorrotz bete dute prozesuaren normalizazioaz arduratzen den Telekomunikazio eta Azpiegitura Digitalen Estatu Idazkaritzak ezarritako egutegia. Horrela, EiTB Taldearen emisio publikoak behin betiko kanaletan soilik sintonizatu ahal izango dira: 45 eta 48, hurrenez hurren. Bizkaiaren kasuan, oro har, liberalizazio-prozesuak ez du eraginik izan, emisioak 49 kanalaren azpitik baitaude (35 kanala).
Albiste guztiak ikusi
-
Gure arretagunea euskal gizartean dago jarrita gure zerbitzuen azken hartzaile gisa
-
Pertsonak gure aktibo nagusia dira, eta Itelazpik bere politikak eta proiektuak garatzeko darabilen ardatza
-
Iraunkortasunaren aldeko apustu sendoa egiten dugu, batez ere ingurumenari dagokionez
-
Kudeaketaren kalitatea, emandako zerbitzuen kalitatea eta gure interes taldeen gogobetetzea
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa da ITELAZPIren akziodun bakarra, Gobernantza Publikoa eta Autogobernu Sailari atxikirik dago elkartea, eta Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzaren baitan dago organikoki
-
Itelazpi enpresa gardena da, enpresak berak sortutako informaziorako sarbide librea bermatzen duena, Itelazpiren eta gizartearen artean konfiantza giroa sortzeko.
Gardentasuna
-
Itelazpin gure eguneroko jarduera hurbiletik ezagutarazi nahi diegu pertsona eta kolektibo interesdun guztiei, arreta berezia jarriz hezkuntzaren sektorean.
Itelazpi Ezagutu
-
Botak jantzi eta gure erkidegoko ibilbiderik ikusgarrienetatik zehar ibiltzea proposatzen dizu Itelazpik.
Ibilbideak ikusi
-
Herri desberdinetako Ikastoletako ikasleek ehunka zuhaitz landatu dituzte Itelazpik kudeatzen dituen zentroen lurzoruetan, 2012an ekitaldi hau sustatzen hasi zenetik.
Ospatutako Jardunaldiak