Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa da ITELAZPIren akziodun bakarra, Gobernantza Publikoa eta Autogobernu Sailari atxikirik dago elkartea, eta Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzaren baitan dago organikoki. Euskal herritarren jabetzakoak diren baliabide publikoen administratzaile eta kudeatzaile gisa (horiek administratu eta kudeatzen ditugu), eginbiderik handiena bermatu behar dugu horien kudeaketan, batez ere, gure betebehar legal eta etikoen ikuspegitik. Horretarako, ITELAZPIk Arrisku Penalen Kudeaketa Sistema bat dauka, UNE 19601:2017 Arauarekin ziurtatutakoa. Sistema horrek gainerako indarreko kalitate, ingurumen eta laneko segurtasun eta osasun sistemak osatzen ditu. Elkartearen Administratzaileek, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak izendatu dituenak, ITELAZPIren Batzar Nagusian eratuta, leku hau daukate elkartearen barneko gaurkotasuna uneoro ezagutzeko, baita Administrazio Kontseiluetako agiri garrantzitsuenak eskuratu ahal izateko ere.
Akziodunarekiko
- Itelazpi
- Gure konpromisoak
- Akziodunarekiko
ITELAZPIk martxan jarri du #EmakumeaTeknologian lehiaketaren IV. edizioa
2021.eko otsailak 2
- • Lehiaketaren helburua da neskek eta emakumeek teknologiaren sektorean duten funtsezko eginkizuna ikusaraztea.
- • Berrikuntza gisa, lehiaketa sare sozialetan ospatuko da. Eureka! Zientzia Museoaren eta LABe berrikuntza gastronomikoko zentroaren laguntza izango du.
- • Lehiaketa otsailean egingo da, Emakumea eta Neska Zientzian Nazioarteko Egunean Lehiaketaren helburua da neskek eta emakumeek teknologiaren sektorean duten funtsezko eginkizuna ikusaraztea.
ITELAZPIk #TelekoSaria saria aurkeztu du Ikaslanekin batera
2021.eko otsailak 1
- • #TelekoSaria saria Itelazpi eta Ikaslan 2018. urtetik lotzen dituen lankidetza-hitzarmenaren barruan dago.
- • #TelekoSaria oinarri teknologikoa duen LHko goi-mailako zikloetan garatutako gradu amaierako proiekturik onena saritzen du.
- • Topaketan ikasleen parte-hartzea bultzatzen lagunduko duen sustapen-bideoa aurkeztu da.