Asebetetze inkesta bukatu duzu. Zure parte-hartzea eskertzen dizugu, etengabeko hobekuntzarekin dugun konpromisoa mantentzen laguntzen digu eta.
ITELAZPIk elur-denboraleari aurre egiten dio, eskaintzen dituen zerbitzuetan eragin garrantzitsurik izan gabe
2021.eko urtarrilak 12
- • Denboralea biziki sentiarazten da euskal mendietan, bertan baitaude Itelazpiko telekomunikazio-zentro asko.
- • Etengabeko zerbitzuen jarraipena bermatzeko, Itelazpik ekimen berezi bat jarri du martxan, zentroetara sartzeko bideetan elurra pilatzea saihestuz eta mantentze-zerbitzuak indartuz.
Matxalen Lauzirikak telekomunikazioen azpiegitura publikoen balioa nabarmendu du 5G-ren inguruan, Telcom2020 biltzarrean
2020.eko abenduak 16
- • Matxalen Lauzirikak, UNIRED elkarteko presidenteak, telekomunikazioetako azpiegitura publikoen operadoreak diseinatzen ari diren jarrera azaldu du, oraindik ere ziurgabetasun handiak dituen ingurune batean.
- • Bere hitzaldian, 5Gk ekarriko duen aukera handia, abantaila disruptiboak, ekarriko dituen erronka teknologikoak eta eragile pribatuekin lankidetzan administrazio publikoek izango duten paper garrantzitsua azpimarratu ditu.
ITELAZPIk Mendifilm mendi jaialdia babestuko du bigarren urtez
2020.eko abenduak 4
- • RSC #MendiraEuskaraz ardatzaren bidez, bere jardueraren ezinbesteko eragina arintzeko asmoz, Itelazpik bereziki laguntzen du mendiko kirol-jarduerak eta horiek garatzen diren naturguneak sustatzen.
- • MENDIFilmekin ezarritako hitzarmenak aukera ematen du Itelazpik landa-eremuetan eta bereziki konplexua den orografian telekomunikazio-zerbitzuak emateko duen gaitasuna zabaltzeko.
Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu du ITELAZPIk
2020.eko abenduak 3
- • Langileek 2021-2022 Euskara Planaren aurkezpena, Bikain ziurtagiria lortzeko asmoz.
- • #MendiraEuskaraz ardatzaren barruan, aurten, Itelazpik euskararen aldeko lehiaketa bat sustatu du bere enpresa bezero eta hornitzaileen artean.
Markel Urkijo, Itelazpik antolatutako #EmakumeaTeknologian argazki-lehiaketaren irabazlea
2020.eko azaroak 25
- • Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuorde Polentzi Urkijok genero-berdintasunaren aldeko konpromisoa irudikatzen duen saria eman du Emakumearen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean.
- • Argazki irabazleak Itelazpik genero-berdintasunaren inguruan sentsibilizatzeko argitaratzen duen 2021eko mahaiko egutegiaren azala ilustratuko du.
#EmakumeaTeknologian III. lehiaketako argazki irabazlea
2020.eko azaroak 19
- • Telekomunikazioetako ingeniari batek, #EmakumeaTeknologian III. argazki lehiaketa irabazi du.
- • ITELAZPIk azaroaren 25ean egingo duen ekitaldian Polentzi Urkijok, Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordeak irabazleari saria emango dio. Ekitaldi berean sentsibilizazio-egutegia aurkeztuko da ere, berdintasunaren arloan egiten den ekintza adierazgarrienetako bat dena.
ITELAZPIk Euskaraldia ekimenarekin bat egiten du
2020.eko azaroak 18
- • ITELAZPIk hizkuntza-normalizazio ekimenari babesa adierazteko mezua zabaldu du.
- • Hainbat ekintza martxan jarri dira lan-hizkuntzaren erabileran, irudi korporatiboan eta langileen ekimenetan.
- • Ekimena 2021-2022 Euskara Planean jasota dago, eta abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean Planaren bestelako ekintzak aurkeztuko zaizkie langile guztiei.
ITELAZPIk emakumearen aurkako indarkeria zalatzeko zenbait ekintza egingo ditu azaroan
2020.eko azaroak 9
- • Itelazpik puntu lila izango du azaroan zehar bere egoitza nagusiaren aurrekaldean. Eremu digitalean, sare sozialetako profilen irudia ekimen garrantzitsu horretara egokitu da, baita Itelazpiren logoa kolore lilaz aldatu ere.
- • Kanpaina azaroaren 25ean amaituko da, azken urteetan argitaratzen ari den sentsibilizazio-egutegia aurkeztuz eta #EmakumeaTeknologian lehiaketako argazki onenaren saria emanez.
- • Itelazpik berdintasun-politika aktiboak bultzatzen dituen 10 urteei bere garrantzia emateko balioko du ekitaldiak.
ITELAZPIk 2016-2020 legegintzaldiko memoria argitaratu du
2020.eko urriak 8
ITELAZPIk bere Legegintzaldiko Memoria argitaratu berri du. Bertan, Eusko Jaurlaritzaren XI. legegintzaldiko mugarri eta helburu nagusiak jasotzen dira, 2016ko azarotik 2020ko irailera bitartekoak. Dokumentuak aurreko legegintzaldietan izandako martxa ona berresten du. Aldi horretan, sozietate publikoa Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Informazio eta Komunikazio Teknologien Zuzendaritzari atxikita egon da. Sozietatearen Administrazio Kontseiluko presidentea Nerea López-Uribarri izan da, Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea, eta presidente orde Xabier Arrieta, Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaria. Zuzendaritza nagusia, berriz, Juan Jose Baños y Matxalen Lauzirika izan da, 2017ko abenduaren 22an lehenengoa ordeztu zuena.
ITELAZPIk Euskadiko 2. dibidendu digitala osatu du
2020.eko urriak 1
Gaur goizaldean, Itelazpiko teknikariek aldi bereko emisioak eten dituzte Araban eta Gipuzkoan, eta zorrotz bete dute prozesuaren normalizazioaz arduratzen den Telekomunikazio eta Azpiegitura Digitalen Estatu Idazkaritzak ezarritako egutegia. Horrela, EiTB Taldearen emisio publikoak behin betiko kanaletan soilik sintonizatu ahal izango dira: 45 eta 48, hurrenez hurren. Bizkaiaren kasuan, oro har, liberalizazio-prozesuak ez du eraginik izan, emisioak 49 kanalaren azpitik baitaude (35 kanala).