
Ongi-etorria ematen dizugu Zentroetarako Bisiten programara, gure ezagutza hedatzeko #ItelazpiEzagutu ekimenaren barruan sartzen dena. Hala, 2020an, programak nobedade handiak izango ditu. Atal honetan, gure zentroetara egindako bisiten inguruko informazioa lortuko duzu, bisiten argazkiak ikusi ahalko dituzu eta zure hurrengo bisita gurekin nola antolatu jakingo duzu.
Informazio Erabilgarria
-
Zertan datza bisita?
Aurten, bisitak maiatzean eta urrian egingo dira, goizez, aurretiaz ezarritako egutegiaren arabera. Guztiz doakoa da eta bisitarien taldeak esleitutako zerbitzu-zentrorainoko garraiobidea soilik ordaindu beharko dute.
Gehienez ere, 20 ikaslek osatuko dute bisitarien taldea eta, gutxienez, zentroko babeseko arduradun batek lagunduko ditu bisitan.
Jorratzen diren edukiengatik, bisita gomendagarria da LH2tik aurrerako mailentzat, ingeniaritza teknikoentzat eta Itelazpik garatutako jarduerarekin (telekomunikazioak) lotutako ikasgaien goi mailetarako gomendatzen da.
-
Zertarako balio du bisitak?
- – Bisitarekin, ikasleek praktikan behatzen dituzte eskolan ikasten dituzten eduki teorikoak. Era berean, laburki azaltzen zaie zerbitzu guztien funtzionamendua eta erabilitako telekomunikazioetako ekipo nagusiak. Bisitan zehar, bai ikasleek, bai horiekin datozenek, azalpen xeheagoak eska ditzakete interes-alderdiei buruz.
- – Bisitariek, Itelazpik bere gain hartzen duen erantzukizun sozialaren alderdi praktikoak ikasteaz gain, bestelako kontuak ikasten dituzte zenbait eremutan egiten ditugun jardueren berri dutelako: lan-osasuna eta segurtasuna, ingurumen-zaintza, genero-berdintasuna, etab.
-
Zeintzuk dira garatzen diren jarduera nagusiak?
- – Itelazpiren eta bere jardueraren inguruko aurkezpen-hitzaldia.
- – Zerbitzu-geletarako bisita zentroaren txabolan.
- – Telekomunikazioetako dorrea bertan zuzenean bisitatzea.
-
Zer egin behar dut parte hartzeko?
Zentroetarako bisitak telekomunikazioetako ikasketak eskaintzen dituzten bi motatako irakaskuntza-kolektiboetara dago zuzenduta:
- – Itelazpik lankidetza-hitzarmen bat duen irakaskuntza-kolektibo publikoak. Une honetan, IKASLAN eta EHU dira, Telekomunikazioetako Ingeniaritza Eskolaren bidez.
- – EAEko gainerako irakaskuntza-kolektiboak, LHren eta unibertsitatearen eremuan.
Itelazpik honako bisita hauek programatu ditu 2020rako:
- – IKASLAN zentroak: maiatzean egingo diren 3 bisita, 15ean, 22an eta 29an.
- – EHU zentroa: bisita bat, urriaren 2an egingo dena.
- – GAINERAKO zentroak: bisita bat, urriaren 9an egingo dena.
Parte hartu nahi baduzu, honela egin dezakezu:
- – IKASLAN EUSKADIren sareko zentroa bazara, zure bisita eska dezakezu helbide honetan: ikaslan@ikaslan.net. Kolektibo honentzat, hiru bisita egingo dira aurreikusitako denboraldiaren barruan, bat probintzia bakoitzeko eta zentro hauetara: Zaldiaran, Oiz eta Jaizkibel. Bisita bakoitzean, gehienez ere, bi zentrok hartu ahalko dute parte eta modu sekuentzialean. Eskaerak helduera-ordenaren arabera kudeatuko dira. Informazio gehiago eskuratzeko, jar zaitez harremanetan aurreko posta elektronikoko helbidearen bitartez.
- – IKASLAn sareko edo EHU zentro bat ez izatekotan, programatutako bisitan parte hartzeko eska dezakezu kontu honen bidez: komunikazioa@itelazpi.eus. Bisita honetan, gehienez ere, bi zentrok hartu ahalko dute parte modu sekuentzialean. Eskaerak helduera-ordenaren arabera kudeatuko dira.
Mugi zaitez eta erreserba ezazu zure plaza: zure zain gaude!
-
Arauak
Itelazpiren zentroetarako bisitan, bertaratzen direnek honako dokumentuan deskribatutako arauak errespetatu beharko dituzte, bisitaren arduradunak bete beharko duena eta Itelazpiri bidali: