Menu

Otoio

Otoio mendia Kantauri Itsasotik 400 metroko altuerara dago, Lekeitio eta Ipazterko udalerrien artean. Gailur nagusian, argi eta garbi nabarmentzen duen errepikagailu handia dago goiko aldean, eta, horrez gain, edozein ikusmira ezeztatzeko moduko baso sarriak dira nagusi. Edonola ere, ekialdean dagoen TalaiaLekeitioko eta kostalde zabaleko begiratoki ezin hobea da. Bat-batean goratu arren, zenbait mendi-ibilbideren bitartez, badago isurialde guztietatik azkar-azkar igotzerik, iparraldekotik izan ezik, Bertako hormatzar harritsuek aparrarekin bat egiten dutelako lehorra eta itsasoa dotoreziaz besarkatzen diren lekuan. Ibilbide erraza da, eta Lekeitiotik irteten da. Talaiako hego-ekialdeko ertza zeharkatzen du, eta ikusmira zoragarria partekatzen du berarekin. Gero, basoan barruratzen da, eta ikusmirarik eskaintzen ez duen gailur ezkutura heltzen da. Hegoalderanzko jaitsiera azkarra Zatikako baserrien ondotik igarotzen da, eta mendiko hego-ekialdeko isurialdea hartzen du berriro, txangoa abiapuntuan amaitzeko. Lekeitiora iristeko, Gernikatik joan gaitezke BI-2238 errepidean zehar; Markinatik, BI-633 errepidean zehar, Lekeitiorako saihesbideraino (BI-2405); edo Ondarroatik, BI-3438 errepidean zehar.

Profila

Datu Orokorrak

  • Probintzia: Bizkaia
  • Distantzia: 5330m
  • Zailtasuna: Oso erraza
  • Igoera: 440m
  • Denbora: 1h47min

Deskargak

Argibideak

1. LEKEITIOKO EGURTEGIRAKO SARRERA
GPS kokapena43.36805, -2.5144443.36805, -2.51444Gernikako errepidetik Lekeitiora sartzean, eskuineko bihurgune nabarian, Maderas de Lekeitio enpresarako sarbidea dago. Bertan, Otoioko Eskalada Eskolako eta inguruneko informazio-panela dago, baita GR-123 mendi-ibilbide luzearen zutoin zaharra ere (Bizkaiko bira). Bi gezi ditu: Ipazter-1h 40’ eta Otoio-52’. Agerikoa denez, herriko kaleetatik bertatik hasi ahal bagara ere, ibilaldiaren hasiera eta amaiera gune honetan egongo dira. Horrela, bada, GR mendi-ibilbideko seinalearen eta Otoio Mendia dioen metalezko seinalearen arabera, 200 inguru metroko bide laua hartuko dugu, pibotetara eta baimenik gabeko ibilgailu guztiei sartzea debekatzen dien trafiko-seinalera iritsi arte. Handik aurrerako bidea zementuzkoa izango da, eta gorantz egingo du. Handik 100 metrora, bihurgune nabaria agertuko da ezkerretara, eta, 30 metro aurrerago, zeharretara dagoen linea elektrikoaren azpian, mendi-ibilbidea sortuko da eskuinaldera, eta aurreko bidea utziko du.

Cómo llegar

2. ESKUINEKO SAIHESBIDEA
GPS kokapena43.37041, -2.5140743.37041, -2.51407Mendi-ibilbideko sarrera apur bat ezkutatuta dago, eta GR-123ko seinale gorri-zuria ez dago ondo markatuta. Hori dela eta, arreta handiz joan beharko gara, bideari erreparatu ahal izateko. Gurbitz, txilarrez eta otez betetako %23ko maldako mendi-ibilbide estu bezain harritsuak Talaiara artez-artez doan goranzko magala ebakitzen du. Laster, Lekeitioko eta kostaldeko ikusmirez gozatuko dugu; lehenengo eta behin, egurtegira energia daraman linea elektrikoaren ostean; eta gorago, ageri-agerian. Ikusmira ederra ahaleginaren ordaina da. Laster, Talaiako eraikinera helduko gara.

Cómo llegar

3. TALAIAKO ERAIKINA
GPS kokapena43.37427, -2.5175543.37427, -2.51755Orain dela gutxi zaharberritu duten harrizko eraikinaren kokapena pribilegiatua denez, agerikoa da bertatik kostaldea zaintzen zutela, gaur egun inolako zereginik betetzen ez duen arren. Bidezidorrean gora jarraituko dugu, eta, bide-tarte honetan, ibilbide osoko ikuspegi ederrenak miretsi ahal izango ditugu: basoak ondo baino hobeto estaltzen du Otoio, eta telekomunikazio-antena handia dago bertan. Eskuinaldean, ordea, itsaslabar bertikalak itsasoaren gainean erortzen dira. Hain zuzen ere, ingurune horretan dago eskalada-eskola. Laster, Ana Mari Brouard-en omenezko egurrezko eskulturara iritsiko gara. Handik metro gutxira, Talaiako gorengo gunea da ezkerraldean.

Cómo llegar

4. Talaiako Gailurra
GPS kokapena43.373263, -2.51951543.373263, -2.51951582. ehiza-lekua dago gailurrean. Beheranzko bidezidor leuna hartuko dugu, eta, 120 metrora, bidegurutzea agertuko da.

Cómo llegar

5. ESKUINEKO LEPOA
GPS kokapena43.3725, -2.52017943.3725, -2.520179Ezkerraldetik, berehala joango ginateke 13. gunera, eta ibilbidea laburtu ahal izango genuke. Edonola ere, eskuinetara egingo dugu beherantz. Handik 100 metrora, bideko eskuinaldean kokatutako harriak eskalada-eremura jaisteko erreferentzia dira. Handik aurrera, behera egingo dugu. Hasiera batean, leuna izango da, harik eta bidegurutzean egurrezko geziak Lekeitio ezkerretara dagoela adierazten digun arte.

Cómo llegar

6. LEKEITIOKO BIDEGURUTZEA
GPS kokapena43.371871, -2.52424543.371871, -2.524245Seinaleari jaramon eginez gero, ezkerraldetik ibilbideko  12. gunera iritsiko ginateke. Beraz, berriro ere, ibilbidea Otoiora igo gabe laburtzeko aukera edukiko dugu. Edonola ere, helburu hori lortu nahi dugunez, aurrez aurre jarraituko dugu. Gaztainondoz betetako eremua da, aldapa areagotu egiten da (%33) eta bidezidor estuak baso sarrian egiten du aurrera, harik eta gailurrera heldu arte. 

Cómo llegar

7. Otoio
GPS kokapena43.370546, -2.52931443.370546, -2.529314Landaretzak gailurreko eremua irensten du ia-ia. Honako hauxe dago bertan: erpin geodesikoa, bi mendi-postontzi (Otoiopeko Menditarrak, Lekeitio 66-4-3; eta Lumentza Mendizale Taldeak, 1994ko apirilean) eta 27 mendi irudikatzen dituen orientazio-mahaia. Gaur egun, ordea, ikusezinak dira hemendik. Hala ere, beheraxeago, 55 metrora, ipar-mendebaldean jarritako antenaren goiko aldea dago ikusgai. Desengainutxoaren ostean, mendi-ibilbide txikitik jaisten jarraituko dugu. Hegoaldera joko du, artadi sarrian aurrera egingo du eta errepikagailuko zerbitzu-bidera irtengo da berehala.

Cómo llegar

8. EZKERREKO MENDI BIDERAKO IRTEERA
GPS kokapena43.369423, -2.52996343.369423, -2.529963Mendi-bidea Ipaztertik dator, baina 20 metro baino ez ditugu bertatik egingo. Ondoren, saihesbidea agertuko da ezkerraldean, ehiza-erreserbako (txapa horia) eta ehiza-kuarteleko (txapa zuria) bi seinaleen artean. Mendi-bidea utzi eta ezkerretara egingo dugu, mendiko hegoaldeko magalean zehar, koniferoen artean jaitsiera nabariari ekiteko (%22). Basotik irtendakoan, Zatika eta Lekeitioko baserriak egongo dira ikusgai, eta bidegurutzea agertuko da.

Cómo llegar

9. EZKERREKO BIDEGURUTZEA
GPS kokapena43.36475, -2.5264243.36475, -2.52642Hiru kableko linea elektrikoari eusten dion zutoina dago arte zaharraren aurrean. Bien artean, Zatikan sartuko gara.

Cómo llegar

10. Zatika
GPS kokapena43.364908, -2.52430643.364908, -2.5243062. baserria atzean utzita, PR-Bi 145 mendi-ibilbideko seinale-zutoina aurkituko dugu (Ipazter 1h, atzerantz; eta Kurtziaga 30’, aurrez aurre). Alboan, GR mendi-ibilbideko seinalea ere badago. Ez dugu PR-Bi 145 mendi-ibilbidea hartuko, hemen 90º-ko bira egingo dugulako ezkerretara. Mendi-ibilbidea zehazten duen putzu txikiaren ezkerraldetik igaroko gara, eta, berehala, bide-banaketara helduko gara.

Cómo llegar

11. GRko ESKUINEKO BIDEGURUTZEA
GPS kokapena43.36596, -2.5240743.36596, -2.52407Elkargunean, GRko marka gorri-zuriak daude ikusgai. Aurrez aurre jarraituko dugu eskuinalderantz, Otoioko hego-ekialdeko magala diagonalean igotzen duen mendi-ibilbide ederrean zehar. Harmailadi bitxiari esker, terraza-moduko bide-tartea gaindituko dugu, eta, laster, zeharkako bidea agertuko da.

Cómo llegar

12. MENDI BIDERAKO IRTEERA
GPS kokapena43.3689, -2.5217843.3689, -2.521786. gunetik bidegurutze honetara zuzenean iristeko aukera eduki dugu, lehen adierazi dugun bezala. Hala ere, eskuinetara egingo dugu jaitsiera erosoan, harik eta beste bidegurutze batera heldu arte.

Cómo llegar

13. ESKUINEKO BIDEGURUTZEA
GPS kokapena43.37059, -2.5194143.37059, -2.51941Ibilbideko 5. gunetik hona iristeko aukera ere eduki dugu. Orain, ordea, eskuinetara egingo dugu, eta, 80 metrora, iturriko bidegurutzera helduko gara.

Cómo llegar

14. Iturria
GPS kokapena43.37073, -2.5185943.37073, -2.51859Gaur egun, harrizko iturriari ez dario urik (Bizkaiko Foru Aldundia Nekazaritza Saila 94-7-31). Ezkerraldetik (iparraldea), bidea Talaiarantz doa. Ibilbidean, mahaiak eta Lekeitioko ikuspegi zoragarriak eskaintzen dituen atsedenleku zaindugabea zeharkatuko du. Hartara, Talaiara itzuli ahal izango gara lehengo mendi-ibilbidean zehar. Edonola ere, eskuinetara jotzea eta zementuzko mendi-bidetik jaistea da azkarrena. Izan ere, “zeta” nabaria marrazten du, 2. gunera iritsi eta ibilaldia amaitzeko.

Cómo llegar

15. BIDEGURUTZEKO AMAIERA
GPS kokapena43.36812, -2.5146543.36812, -2.51465Ibilaldiaren amaierara iritsiko gara.

Cómo llegar

Interneteko gune honetan, garrantzi handia ematen diogu erabiltzaileen pribatutasunari. Horregatik, jakinarazten dizugu hemen cookieak erabiltzen ditugula, propioak eta hirugarrenenak, hainbat gauzatarako, zehazki: erabiltzaileari Interneteko gune honek eskaintzen dituen aukerak edo zerbitzuak ematea ahalbidetzeko, gure erabiltzaileen bisitei buruzko datu anonimoak eskuratu eta gunea hobetzeko eta, azkenik, hirugarrenek (Google eta Facebook) erabiltzaileei beren interesekin bat egingo duen publizitatea erakusteko, beren nabigazio-lehentasunen arabera.

Informazio gehiago eskuratzeko, sartu hemen. Cookieak “onartu” botoia sakatuz onar ditzakezu, edo, bestela, cookien konfigurazioa aldatu, cookien konfigurazioa sakatuz.

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux