Menu

Zuhaitz Eguna Miramon 2015

ITELAZPI ZENTROA

  • Miramon
  • Donostia-Gipuzkoa

HEZKUNTZA ZENTROA

Ekintza Ikastola

Donostia

PARTE-HARTZAILEAK

60 ikasle

LANDATUTAKO ZUHAITZAK

  • Urkia: Betula Alba
  • Bertako Haritza: Quercus Pirenaica
  • Haritz Amerikarra : Quercus Rubra

Itelazpik antolatzen dituen 2015eko Zuhaitz Eguneko Ekintza Ikastolako (Donostia) 60 ikasleek beren 3 irakasleek lagundurik, hainbat hamarnaka zuhaitz (Urkiak, Bertako Haritzak eta Haritz Amerikarrak) landatu zituzten Itelazpik kudeatzen duen Miramon zentroko lurretan.

ITELAZPIko Zuzendari Nagusia den Juan Jose Baños Loinazek ongi etorria eman ondoren, Ingurumeneko Arduradunak Itelazpik kudeatzen dituen komunikazio zentroetan egon daitezkeen sistema desberdinak eta sistema hauekin ematen diren zerbitzuak azaldu zituen.

Bestalde, Ingurumen Zientzietako Lizentziatu batek hitzaldi bat eman zien partaideei, non egin beharreko landaketari buruzko eta landare motei buruzko azalpenak, landare motaren zergatia, bertako florari errepasoa eta Ingurumenarentzako onuraren azalpenak eman zizkien.

Horrela ITELAZPIk, ingurumenarekiko errespetua gazteen artean dibulgatzearekin duen konpromisoa mantentzen eta sendotzen du.

 

Ikasgelara itzuli ondoren, neska-mutilek Itelazpiko Zuhaitz Egunean izandako parte-hartze esperientzia hurrengo marrazkietan islatu dute:

   

Zuhaitz Egun Guztiak

 

Interneteko gune honetan, garrantzi handia ematen diogu erabiltzaileen pribatutasunari. Horregatik, jakinarazten dizugu hemen cookieak erabiltzen ditugula, propioak eta hirugarrenenak, hainbat gauzatarako, zehazki: erabiltzaileari Interneteko gune honek eskaintzen dituen aukerak edo zerbitzuak ematea ahalbidetzeko, gure erabiltzaileen bisitei buruzko datu anonimoak eskuratu eta gunea hobetzeko eta, azkenik, hirugarrenek (Google eta Facebook) erabiltzaileei beren interesekin bat egingo duen publizitatea erakusteko, beren nabigazio-lehentasunen arabera.

Informazio gehiago eskuratzeko, sartu hemen. Cookieak “onartu” botoia sakatuz onar ditzakezu, edo, bestela, cookien konfigurazioa aldatu, cookien konfigurazioa sakatuz.

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux