
Itelazpiren kalitatea hiru helburu handitan zehazten da: kudeaketaren kalitatea, emandako zerbitzuen kalitatea eta gure interes taldeen gogobetetzea, bereziki bezeroarena eta gizartearena.
Kalitatearekin dugun konpromisoa irmoa da, eta horren bermea administrazio kontseiluaren eta zuzendaritza taldearen inplikazioa da, funtsezko balioen artean bikaintasuna mantentzen dutelarik.
Konpromiso hori osatuz, gainera, Itelazpi QEPEA taldeko kidea da, hau da, kudeaketaren bikaintasunarekin konprometituta dauden Euskadiko erakunde publikoen sareko kidea (administrazio eta enpresa publikoak), eta eurekin hiru printzipio oinarrizko partekatzen ditugu: gobernantza etikoa eta eraginkorra, jardueraren eta informazioaren gardentasuna, eta berrikuntza, hobekuntza etengabearen bila.