
LANEKO SEGURTASUNAREN ETA OSASUNAREN HOMOLOGAZIOA
Laneko segurtasun eta osasunean homologatuta egoteko, ITELAZPI, SAren kontratistek edo ostatatuek, pertsona fisikoak nahiz juridikoak badira ere, ondorengoa bete beharko dute:
Lege-eskakizunak betetzea
Kontratistek edo ostatatuek ondorengoak bete beharko dituzte: eurei aplikatu beharreko lan-arloko araudia -legezkoa zein hitzarmenezkoa-, euren langileen Gizarte Segurantzari buruzko xedapenak, azaroaren 8ko 31/1995 Legeak ezarritako laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia, bertako garapeneko xedapenak eta xedapen osagarriak, eta lantokian prebentzio-neurriak hartzeari buruzko preskripzioak dituen edo sor ditzakeen beste edozein legezko zein hitzarmenezko arau.
ITELAZPIk kanpoko prebentzio-zerbitzua PREVITEK enpresarekin hitzartua du eta haren bidez kontrolatuko du indarrean dagoen legediak aurreikusitako eginbehar juridiko-laboralak betetzen diren edo ez.
Lege-eskakizunak bete direla frogatzea eta jarduerak koordinatzea
ITELAZPIk edozein unetan egiaztatu ahal izango du legeak exijitutako eskakizunak betetzen diren edo ez, horretarako beharrezkoak diren dokumentuak eskatuz.
Ondorengo helbidera bidali beharko dira eskakizunak bete direla ziurtatzen duten dokumentuak eta, zehazki, arriskuak prebenitzeko helburuarekin koordinatutako enpresa-jarduerei buruzkoak, halakorik balego:
PREVITASA, S.L. (PREVITEK)
Ubarburu Ibilbidea 39, Enertic Eraikina, 1. lokala (27 Pol.)
PK: 20.014 – Donostia-San Sebastian (Gipuzkoa)
Tel.: 943 317 426 – Faxa: 943 317 819
Harremanetarako: Mikel Villar
Helbide elektronikoa: mikel@previtek.com