Menu

Albisteak

17 FM lizentzia berri esleitu ditu Eusko Jaurlaritzak

2019.eko otsailak 26

Telekomunikazioak

Kultura Sailak 2012an abian jarritako lehiaketa publikoaren bigarren paketea litzateke, 17 FM lizentziak osatua.

Eusko Jaurlaritzak gaur, otsailaren 26an, EHAOn argitaratu du Gobernu Kontseiluak FM irrati-zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko hartutako erabakia, kultura sailburuak 2012ko otsailaren 29an emandako aginduaren bitartez onetsitako lehiaketa publikorako deialditik eratorria.

964/2006 Errege Dekretuak, irailaren 1ekoak, FMrako plan tekniko nazionala onartzen duenak, 34 frekuentzia planifikatu zituen guztira, Euskal Autonomia Erkidegoari eman beharrekoak. 2012an hasi zen prozesua eta 17 lizentziako lehenengo blokea esleitu zen. Orain prozesua bukatuko da, gainerako 17 lizentzien esleipenarekin.

Itelazpik bi zerbitzu mota jarri ditu FM irrati-difusoreen eskura, EAEn zehar dituen 200 kokaleku baino gehiagok osatutako sarearen bitartez:

  • – FM irratiaren hedapenerako zerbitzuen administrazioa, Itelazpiren ekipamenduarekin zein bezeroaren ekipamenduarekin.
  • – Irrati-difusoreek beren kabuz kudeatutako instalazioetarako baliabideen alokairua (tokia etxolan/dorrean, argindarra, etab.).

Albiste Guztiak

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y ofrecer contenidos y funcionalidades extras. Al continuar navegando entendemos que aceptas nuestra Política de Cookies. Acepto

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux