Menu

Albisteak

2. Dibidendu Digitalaren jarduerak atzeratuko dira

2020.eko martxoak 17

#DD2Euskadi LTD

  • Jarduera teknikoak geroratuko dira, alarma-egoera aitortzen duen 463/2020 Errege Dekretuarekin bat etorriz.
  • FMko irratia eta LTDa, funtsezko zerbitzu gisa aitortuak, bermatuta egongo dira.

Joan den martxoaren 14an COVID 19 birusak eragindako alarma-egoera aitortzen duen 463/2020 Errege Dekretua argitaratu zen. Horren ondorioz, 2. Dibidendu Digitalarekin lotuta dauden telekomunikazio zentroen jarduerak, Lurreko Telebista Digitala (LTD) emititzen duten zentroetan, hain zuzen, bertan bera utziko dira, atzeratuta, hurrengo abisu bat eman arte.

Aipatutako 463/2020 Errege Dekretuak ezartzen du, halaber, funtsezko zerbitzuak bermatuta egon beharko direla. Ildo horretan, Itelazpik, FM Irratia eta Lurreko Telebista Digitalaren zerbitzuen operadorea denez, eta horiek funtsezko zerbitzuak direnez, alarma-egoeraren aldian zerbitzu horiek bermatuko ditu operatibo berezi baten bidez.

Operatibo horretan mantentze-zerbitzuak egiten dituzten teknikariek eta enpresa hornitzaileek parte hartuko dute, uneoro langileen osasuna lehenetsiz.

Itelazpiko langileak, FMko eta LTDko funtsezko zerbitzuak bermatzeko jarduera zuzentzaileak prestatzen.
Itelazpiko teknikariak, sareko ekipamendua kudeatzen.

Albiste Guztiak

Interneteko gune honetan, garrantzi handia ematen diogu erabiltzaileen pribatutasunari. Horregatik, jakinarazten dizugu hemen cookieak erabiltzen ditugula, propioak eta hirugarrenenak, hainbat gauzatarako, zehazki: erabiltzaileari Interneteko gune honek eskaintzen dituen aukerak edo zerbitzuak ematea ahalbidetzeko, gure erabiltzaileen bisitei buruzko datu anonimoak eskuratu eta gunea hobetzeko eta, azkenik, hirugarrenek (Google eta Facebook) erabiltzaileei beren interesekin bat egingo duen publizitatea erakusteko, beren nabigazio-lehentasunen arabera.

Informazio gehiago eskuratzeko, sartu hemen. Cookieak “onartu” botoia sakatuz onar ditzakezu, edo, bestela, cookien konfigurazioa aldatu, cookien konfigurazioa sakatuz.

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux