Menu

Albisteak

2. DIBIDENDU DIGITALARI BURUZKO MAHAIAREN MODERATZAILE LANETAN ARITU DA ITELAZPI, FENITELEN KONGRESU NAZIONALEAN

2019.eko maiatzak 21

Dibidendu Digitala Telekomunikazioak

Matxalen Lauzirika, Itelazpiren zuzendari nagusia eta UNIREDeko presidentea, 2. Dibidendu Digitalari buruzko mahaiaren moderatzaile lanetan.

5G, IoT, LTD berria eta 2. dibidendu digitala izan ziren kongresuan landutako gairik funtsezkoenak. Itelazpik moderatutako mahaian balio-kateko eragile nagusiek parte hartu zuten eta ikuspegi desberdinetatik aztertu zituzten 2. dibidendu digitalaren prozesuaren inguruko kontu teknikoak.

Matxalen Lauzirikak, Itelazpiren zuzendari nagusia eta UNIREDeko presidentea denak, FENITELen kongresu nazionalean parte hartu zuen, TELCOM19 izenekoan. Hala, moderatzaile lanetan aritu zen 2. Dibidendu Digitalari buruzko mahaian. Mahai horretan parte hartu zuten Aurrerapen Digitalerako Estatu Idazkaritzak (SEAD), CELLNEX azpiegituren operadore nazionalak, ALCAD, IKUSI eta TELEVES fabrikatzaileek eta FENITELen zuzendaritza nagusiak.

Bigarren dibidendu digitalak sektore osoan sortuko dituen beharrizan teknikoen inguruan aritu zen SEAD, 2020ko ekainaren 30ari begira, bigarren dibidendu digitala berehala hastea espero delarik. Horren aspektu teknikoak ere garatu zituen CELLNEX TELECOMek. Prozesua garatzeko beharrezkoak diren aldibereko emisioen konplexutasunaren inguruan aritu zen, jasotzeko taldeen sektoreko fabrikatzaile nagusiekin batera, ALCAD, IKUSI eta TELEVÉS. Tartean dauden eragile garrantzitsuek ere parte hartu zuten eztabaidan eta FENITELeko zuzendariak eman zion amaiera. Bigarren dibidendua garatzeko, aldez aurretik gauzatu beharreko prozesu konplexua eta hura ezartzeko behar diren denbora eta baliabideak edukitzeko beharrizana azpimarratu zituen.

Telekomunikazioen eta informazioaren gizartearen nazioarteko egunaren 50. urteurrena ospatzeko balio izan zuen topaketak eta TIEOren lankidetzari esker, Telekomunikazioen Nazioarteko Batasunaren idazkari nagusiak parte hartu zuen, hots, Houlin Zhao-k. Murtziako Metalaren Sektoreko Enpresaburuen Eskualdeko Federazioan (FREMM) egin zen topaketa. Murtziako Eskualdeko Instalatzaileen Elkartearekin (ARETELMUR) eta FENITELekin batera, jada telekomunikazioen sektorean erreferentea den topaketa antolatu zuten.

Esteka interesgarriak:

Albiste Guztiak

Damos importancia a la privacidad de las personas usuarias de este sitio en Internet. Por ello, le informamos que se utilizan cookies propias y de terceros para permitir a la persona usuaria la utilización de las diferentes opciones o servicios del sitio en Internet, para obtener datos anónimos de las visitas de nuestras personas usuarias para optimizar el sitio y para que terceros (Google y Facebook) puedan mostrar publicidad más relevante para las personas usuarias y sus intereses en función de sus preferencias de navegación.

Para obtener más información puede pulsar aquí. También puede aceptar todas las cookies pulsando el botón Aceptar o puede cambiar su configuración, pulsando Configuración de cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux