Menu

Albisteak

2019ko Irratiaren Nazioarteko Eguna

2019.eko otsailak 13

Telekomunikazioak

Itelazpik, euskal irrati publikoaren operadorea den aldetik, bat egiten du 2019ko Irratiaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin, aurten, “Elkarrizketa, tolerantzia eta bakea” gaia duena.

2019an, Irratiaren Nazioarteko Egunak “Elkarrizketa, tolerantzia eta bakea” gaia ospatzen du. Elkarrizketarako eta, besteak beste, migrazioa edo emakumeen aurkako indarkeria bezalako gaurkotasun-gaien inguruko eztabaida demokratikorako plataforma bat eskaintzen duenez, irratiak sentsibilizatzen eta ikuspegi positibo berriak hedatzen lagun dezake. Halaber, irratiak tolerantzia hedatzen eta aldeak gainditzen lagun dezake, pertsonak helburu eta kausa komunen inguruan biltzeko, adibidez, guztiontzako hezkuntzarako eta osasunerako eskubidearen inguruan.

Horregatik, Itelazpik, hedapen-zerbitzuen telekomunikazioetako operadorea denez, ekimen hau zabaldu nahi du, bere hedapenean lagunduz gure komunikabideen bitartez. Itelazpik FM irratiko igorpen-zentroen sarea kudeatzen du EAEren eremuan; zentro horiek ahalbidetzen dute EiTB Taldearen (Radio Euskadi, Euskadi Irratia, Radio Vitoria, Gaztea eta EiTB Musika) irratsaioen eskaintzako bost programak igortzea, baita irrati nazional nagusietako batzuk ere.

UNESCOk irati-igorle eta babes-antolakuntza guztiak gonbidatzen ditu ospakizunarekin bat egitera, aukera ona delako aniztasuna, bakea eta garapena indartzeko irrati-difusioaren bidez.

Albiste Guztiak

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y ofrecer contenidos y funcionalidades extras. Al continuar navegando entendemos que aceptas nuestra Política de Cookies. Acepto

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux