Menu

Albisteak

II. “Emakumea teknologian” Argazki-lehiaketa

2019.eko otsailak 11

Berdintasuna Teknologia

Emakume eta Neska Zientzialariaren Eguna babesten dugunaren erakusgarri gisa, abian jartzen dugu argazki-lehiaketaren bigarren edizioa. Argazki irabazleak gure Berdintasunaren aldeko 2020ko egutegian agertuko dira.

Zer sustatzen dugu?

Otsailaren 11n ospatzen da Emakume eta Neska Zientzialariaren Eguna. Berdintasunarekiko konpromisoaren barruan, gure ekarpena egin nahi dugu ekimen honekin eta, horretarako, abian jarriko dugu II. “Emakumea teknologian” Argazki-lehiaketa.

Nori dago zuzenduta?

Honako bi betekizun hauek betetzen dituzten 18 urte baino nagusiagoei:

  • – Berdintasunaren aldeko konpromisoa izatea.
  • – Gustuko argazkiak ateratzea.

Zer egin behar da parte hartzeko?

Bidali iezaguzu emakumea teknologian ikustaratzeko estiloa duen argazki bat eta pertsona horrek normalean burutzen dituen ataza teknikoen deskribapen laburra. Hauxe da gure helbidea aurrekoa bidaltzeko:

komunikazioa@itelazpi.eus

Zer irabaz dezakezu?

Egon zaitez prest egun ahaztezina pasatzeko Donostiako Eureka! Zientzia Museoan eta, bukatzeko, Basque Culinary Center-en bazkaltzeko! Lehiaketaren izaera hoberen islatzen duen (estiloa eta mezua) argazkia sarituko da 2 sarrera konbinaturekin: Eureka! museorako sarrera (Museoa + Planetarium + Animalia bisita) eta bi pertsonentzako bazkaria euskal gastronomia-berrikuntzaren erdigunean, hau da, Basque Culinary Centeren.

Horrez gain, 12 argazkirik onenak Itelazpiren Berdintasunaren aldeko 2020ko egutegian agertuko dira; hain zuzen ere, egutegia azaroaren 25ean aurkeztuko da, Genero-indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen baita.

Anima zaitez eta parte hartu! Merezi du!

Kartela deskargatu

* Lehiaketaren oinarriak:

1. Parte-hartzaile guztiak eta argazkian agertzen diren pertsonak 18 urte baino nagusiagoak izan beharko dira.

2. Parte hartzeko, honako informazioa bidali beharko da komunikazioa@itelazpi.eus posta elektronikoko helbidera:

  • – Bereizmen handiko argazkia (gutxienez 1836×3264) .JPG formatuan.
  • – Parte hartzeko inprimakia, non datu hauek jasoko diren:
  • Datu pertsonalak, bai parte-hartzailearenak, bai argazkian agertzen den pertsonarenak, baita argazkian islatutako sektore teknologikoa eta ataza zehatzak ere.
  • Datuen tratamendurako baimena
  • Hemen deskarga dezakezu inprimakia (deskargarako esteka)

3. Epea. Parte hartzeko epea 2019ko otsailaren 11tik ekainaren 30era artekoa da

4. Sariak. Hauxe izango da irabazlearentzako saria:

  • – 2 sarrera konbinatu Donostiako Eureka! Zientzia Museorako. Sarrera bakoitzarekin, museora eta planetariora sartu ahalko da eta Animalia bisitatu ere bai.
  • – Bi pertsonentzako bazkaria Donostiako Basque Culinary Centeren.
  • Bi sariak kontsumitu beharko dira 2020ko abenduaren 31 baino lehen.

5. Sari-banaketa. Saria Itelazpiren egoitzan emango da azaroaren 25ean, Genero-indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen denean.

 

DATU PERTSONALEN TRATAMENDUA

ARDURADUNA NOR DEN:

1. Tratamenduaren arduraduna: ITELAZPI SA

2. Harremanetarako datuak:

  • – Helbidea: Bizkaiko Teknologia Parkea, 101. eraikina, 48170 Zamudio.
  • – Telefono-zenbakia: 944032300
  • – Helbide elektronikoa: itelazpi@itelazpi.eus

XEDEA:

1. Tratamenduaren xedea: Argazki lehiaketaren kudeaketa.

2. Datuak kontserbatzea: Aipatutako kudeaketa horretarako behar den beste denbora.

LEGITIMAZIOA:

Interesatuaren baimena lehiaketara aurkeztean.

HARTZAILEAK:

Ez zaizkio inori emango.

ESKUBIDEAK:

Pertsona interesdunak datuetara sartzeko, hauek zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duela, bai eta haien tratamendua mugatzeko eta aurkaratzeko ere, harremanetarako datuetan adierazitako helbidera idazki bat bidaliz.

Halaber, interesatuak datuak babesteko Agentzia eskudunean erreklamazioa jartzeko aukera izango du.

Albiste Guztiak

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y ofrecer contenidos y funcionalidades extras. Al continuar navegando entendemos que aceptas nuestra Política de Cookies. Acepto

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux