Menu

Albisteak

Berdintasunaren aldeko enpresen eta erakundeen Bai Sarea eratu da

2018.eko martxoak 26

Berdintasuna

Guztira, 60 erakunde eta enpresa publiko eta pribatuek, besteak beste, Itelazpik, Emakundek sustatutako berdintasunaren aldeko enpresen eta erakundeen Bai Sarea eratu dute.

Berdintasunaren aldeko enpresen eta erakundeen Bai Sarea eratu da (Iturria: Irekia)

Joan den martxoaren 19an sortu zen berdintasunaren aldeko Bai Sarea. Ekitaldia Iñigo Urkullu lehendakariak zuzendu zuen eta berak azpimarratu zuen enpresek daukaten erantzukizuna gure gizartean emakumeen eta gizonen berdintasunak aurrera egiteko. Itelazpiko zuzendari nagusia den Matxalen Lauzirikak parte hartu zuen ekitaldian eta, bere sinadurarekin, Itelazpi berdintasunaren aldeko sarera atxikitzen dela berretsi zuen.

Bai Sarea Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Erakunde Kolaboratzailearen bereizgarria duten 60 erakundek osatzen dute eta horien helburua da lankidetza-espazio bat izatea, hain zuzen ere, antolakuntza desberdinen berdintasun-planek lan-merkatuko genero-arrailaren murrizketan duten eragina biderkatzeko. Bai Sareko kide diren erakundeek hitzeman dute emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatuko dutela erakundearen zuzendaritzatik.

Itelazpik 2015-2018 II. Berdintasun-planaren barruan sartzen du Bai Sareko parte-hartzea.

Bai Sarera atxikitako erakundeak

 

Albiste Guztiak

WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux