Menu

Albisteak

Bilboko Emilio Campuzano LHIIko ikasleek Karakate zentroa bisitatu dute

2018.eko azaroak 7

Bilboko Emilio Campuzano LHIIko ikasleek Karakate zentroa bisitatu dute

Pasa den Urriak 19an Bilboko Emilio Campuzano LHIIko ikasleek Karakate telekomunikazio zentroa ikusi zuten beren irakasleekin batera. Emilio Campuzano LHII lanbide-prestakuntzan aritzen diren Bizkaiko lurralde historikoko ikastetxe publikoen elkartea den IKASLAN BIZKAIA n integratuta dago.

Malzagako kokapen garrantzitsuaren gainean, Deba eta Ego ibaiak elkartzen diren puntuan, Irukurutzeta-Muneta mendigunea dago; hain zuzen Kortazar edo Karakate gisa ezaguna den azken mendi horretan Itelazpiko telekomunikazio zentroa aurkitzen da.

Karakate telekomunikazio zentroko bisitan zehar komunikazio dorrea ezagutzeko aukera izan zuten non Itelazpiko teknikariek banako babes-sistemak (babes-ekipamendua, arnesak, kako bikoitza, ainguratzeko gailua), eta irratia, telebista, Tetra, garraioen loturak eta beste hainbat irradiante-zerbitzuk osatzen duten zenbait antenen arteko desberdintasunak azaldu zizkieten.

Era berean bi aspektu nabarmendu zituzten: batetik, Laneko Segurtasunari dagozkion arriskuak gutxitzeko Itelazpik egiten dituen jarduerak, eta bestetik, ingurunean izan daitekeen eragina gutxitzeko burutzen dituztenak.

Telekomunikazio zentroko gela guztiak bisitatu zituzten baita ere, energiari, garraioari, TETRAri eta difusioari buruzko sistema bakoitzaren inguruan azalpenak ematen zizkieten bitartean.

ITELAZPIk espero du euskal gizarteak orokorrean, eta bereziki gure inguruko ikastetxeek guganako interesa izaten jarraitzea, eta ahalik eta ongien zaintzen saiatuko gara Gizarte Erantzukizun Korporatiboarekin dugun konpromisoaren bitartez.

 

Albiste Guztiak

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y ofrecer contenidos y funcionalidades extras. Al continuar navegando entendemos que aceptas nuestra Política de Cookies. Acepto

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux