Menu

Albisteak

BILBOKO INGENIARITZA ESKOLAK BILBON HARTUKO DU IRRATI HIBRIDO/DIGITALAREN (DAB) ERREFERENTE BAT

2018.eko azaroak 9

Teknologia Telekomunikazioak

David Layer Irrati Digital/Hibridoaren aditurik handienetako bat da eta, datorren azaroaren 13an, hitzaldi bat emango du Bilboko Ingeniaritza Eskolan.

Bilboko Ingeniaritza Eskolako Telekomunikazioetako Ingeniaritza Sailak, datorren azaroaren 13an, 16:00etan, Irrati Hibrido/Digitalaren aditurik handienetako bat den David Layerrek emandako hitzaldia hartuko du.

David Layer, NAB (National Association of Broadcasters, USA) erakundearen teknologiako zuzendariordea da eta, hitzaldian zehar, irrati digitalaren etorkizunari buruzko ikuspegi bat azalduko du, baita hori mugikorren eta banda zabaleko konexioen bidez zerbitzuekin uztartzeko aukerari buruz ere. Hitzaldia EHUk, IEEE Broadcast Technology Society Erakundeak eta BTSren Spanish Chapter-ak antolatu dute .

Itelazpik FM irrati-igorleen zentro-sare bat kudeatzen du EAEn eta, horren bidez, nagusiki, EiTB talde publikoaren kateak hedatzen dira. Bilboko Ingeniaritza Eskolak eta Itelazpik duela zenbait urte daukate lankidetza-hitzarmen bat; horri esker, besteak beste, eskolako ikasleek aukera daukate praktikak egiteko Itelazpiren igorpen-zentroetan.

 

Albiste Guztiak

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y ofrecer contenidos y funcionalidades extras. Al continuar navegando entendemos que aceptas nuestra Política de Cookies. Acepto

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux