Menu

Albisteak

Datorren igandean, maiatzaren 17an, Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Munduko Eguna ospatuko da

2020.eko maiatzak 15

FM Irratia LTD Telekomunikazioak

  • Aurtengo jardunaldia IKTek informazioaren gizartearen garapenari egindako ekarpena gogoratzean oinarrituko da.
  • ITELAZPIk, telekomunikazioetako funtsezko zerbitzuen operadorea den aldetik, osasun-krisiaren eragina txikiagotzen laguntzen du bere jarduerarekin.
Día Mundial Telecomunicaciones

Datorren igandean, maiatzaren 17an, Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Munduko Eguna ospatuko da. Telekomunikazioen Nazioarteko Batasunak (UIT), mundu mailako organo arautzaileak, Telekomunikazioen/IKTen mundu garapenerako Konektatu 2030 Agendaren esparruaren barruko ekimenen garapena sustatuko du. Esparru horretan, datozen 10 urteetako aurrerapen teknologikoek Garapen Jasangarrirako Nazio Batuen 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuak (GIH) betetzen lagunduko dute. Azken horrek aitortzen du informazioaren eta komunikazioaren teknologiaren hedapenak eta mundu mailako interkonexioak gaitasun handia dutela giza aurrerapenak errazteko eta eten digitala murrizteko.

ITELAZPIk, haririk gabeko eta zuntzezko telekomunikazio-azpiegituren operadore publikoa den aldetik, funtsezko zerbitzuak ditu bere kargura, hala nola FM irratiaren eta LTD telebistaren banaketa. Osasun-krisi honetan, balioa eman zaio telekomunikazioek eta konektibitateak duten gaitasunari, beti beharrezkoa den informazio-indarrari eusteko eta baita ere besteak beste, segurtasun eta larrialdietarako zerbitzuen jarraipena ematen laguntzeko. ITELAZPIk, bere erantzukizun publikotik eta Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizartearen Munduko Eguna ospatzen duten jarraibideekin bat etorriz bere konpromisoa adierazten du, garapen adimentsu eta jasangarrirako bidea errazten duten zerbitzuekiko, bereziki, ekonomia- eta ingurumen-jasangarritasuna sustatzen duten zerbitzu bereziekiko.

Albiste Guztiak

Interneteko gune honetan, garrantzi handia ematen diogu erabiltzaileen pribatutasunari. Horregatik, jakinarazten dizugu hemen cookieak erabiltzen ditugula, propioak eta hirugarrenenak, hainbat gauzatarako, zehazki: erabiltzaileari Interneteko gune honek eskaintzen dituen aukerak edo zerbitzuak ematea ahalbidetzeko, gure erabiltzaileen bisitei buruzko datu anonimoak eskuratu eta gunea hobetzeko eta, azkenik, hirugarrenek (Google eta Facebook) erabiltzaileei beren interesekin bat egingo duen publizitatea erakusteko, beren nabigazio-lehentasunen arabera.

Informazio gehiago eskuratzeko, sartu hemen. Cookieak “onartu” botoia sakatuz onar ditzakezu, edo, bestela, cookien konfigurazioa aldatu, cookien konfigurazioa sakatuz.

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux