Menu

Albisteak

Egibide Eskolako ikasleek Zaldiaran zentroa bisitatu dute

2018.eko azaroak 8

GEK Telekomunikazioak

Egibide Eskolako ikasleek Zaldiaran Telekomunikazio Zentroa bisitatu dute

Pasa den Urriak 26an Gasteizko Egibide Eskolako ikasleek Zaldiaran telekomunikazio zentroa ikusi zuten beren irakasleekin batera.

Vitoria-Gasteizen hegoaldean, kilometro gutxitara eta mila metroko altitudean, Arabako lautada eta Trebiñu banatzen dituen mendikate menditsu luzea dago. Haren gailurrik enblematikoena, zalantzarik gabe, Zaldiaran da, eta hurbiltasuna zein tradizioa kontuan hartzen baditugu, gasteiztarren menditzat har dezakegu.

Zaldiaran telekomunikazio zentroko bisitan zehar komunikazio dorrea ezagutzeko aukera izan zuten non Itelazpiko teknikariek banako babes-sistemak (babes-ekipamendua, arnesak, kako bikoitza, ainguratzeko gailua), eta irratia, telebista, Tetra, garraioen loturak eta beste hainbat irradiante-zerbitzuk osatzen duten zenbait antenen arteko desberdintasunak azaldu zizkieten.Era berean bi aspektu nabarmendu zituzten: batetik, Laneko Segurtasunari dagozkion arriskuak gutxitzeko Itelazpik egiten dituen jarduerak, eta bestetik, ingurunean izan daitekeen eragina gutxitzeko burutzen dituztenak.

A su vez se remarcaron especialmente dos aspectos, el primero sobre las acciones en curso emprendidas por ITELAZPI para minimizar los riesgos en materia de Seguridad y Salud Laboral, y el segundo sobre las acciones para minimizar el impacto en el medioambiente.

Telekomunikazio zentroko gela guztiak bisitatu zituzten baita ere, energiari, garraioari, TETRAri eta difusioari buruzko sistema bakoitzaren inguruan azalpenak ematen zizkieten bitartean.

ITELAZPIk espero du euskal gizarteak orokorrean, eta bereziki gure inguruko ikastetxeek guganako interesa izaten jarraitzea, eta ahalik eta ongien zaintzen saiatuko gara Gizarte Erantzukizun Korporatiboarekin dugun konpromisoaren bitartez.

 

Albiste Guztiak

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y ofrecer contenidos y funcionalidades extras. Al continuar navegando entendemos que aceptas nuestra Política de Cookies. Acepto

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux