Menu

Albisteak

EGIBIDE Eskolako ikasleek Zaldiaran zentroa bisitatu dute

2017.eko martxoak 22

GEK

EGIBIDE Eskolako ikasleek Zaldiaran zentroa bisitatu dute
   

Pasa den Martxoak 10ean EGIBIDE Eskolako ikasleek Zaldiaran telekomunikazio zentroa ikusi zuten beren irakasleekin batera. Jarduera hau gure Gizarte Erantzukizun Korporatiboarekin dugun konpromisoaren barne dago.

Vitoria-Gasteizen hegoaldean, kilometro gutxitara eta mila metroko altitudean, Arabako lautada eta Trebiñu banatzen dituen mendikate menditsu luzea dago. Haren gailurrik enblematikoena, zalantzarik gabe, Zaldiaran da, eta hurbiltasuna zein tradizioa kontuan hartzen baditugu, gasteiztarren menditzat har dezakegu.

Zaldiaran telekomunikazio zentroko bisitan zehar komunikazio dorrea ezagutzeko aukera izan zuten non Itelazpiko teknikariek banako babes-sistemak (babes-ekipamendua, arnesak, kako bikoitza, ainguratzeko gailua), eta irratia, telebista, Tetra, garraioen loturak eta beste hainbat irradiante-zerbitzuk osatzen duten zenbait antenen arteko desberdintasunak azaldu zizkieten.

Era berean bi aspektu nabarmendu zituzten: batetik, Laneko Segurtasunari dagozkion arriskuak gutxitzeko Itelazpik egiten dituen jarduerak, eta bestetik, ingurunean izan daitekeen eragina gutxitzeko burutzen dituztenak.

Telekomunikazio zentroko gela guztiak bisitatu zituzten baita ere, energiari, garraioari, TETRAri eta difusioari buruzko sistema bakoitzaren inguruan azalpenak ematen zizkieten bitartean.

ITELAZPIk espero du euskal gizarteak orokorrean, eta bereziki gure inguruko ikastetxeek guganako interesa izaten jarraitzea, eta ahalik eta ongien zaintzen saiatuko gara Gizarte Erantzukizun Korporatiboarekin dugun konpromisoaren bitartez.

     

Albiste Guztiak

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y ofrecer contenidos y funcionalidades extras. Al continuar navegando entendemos que aceptas nuestra Política de Cookies. Acepto

WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux