Menu

Albisteak

#EmakumeaTeknologian III. lehiaketako argazki irabazlea

2020.eko azaroak 19

Berdintasuna

  • Telekomunikazioetako ingeniari batek, #EmakumeaTeknologian III. argazki lehiaketa irabazi du.
  • ITELAZPIk azaroaren 25ean egingo duen ekitaldian Polentzi Urkijok, Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordeak irabazleari saria emango dio. Ekitaldi berean sentsibilizazio-egutegia aurkeztuko da ere, berdintasunaren arloan egiten den ekintza adierazgarrienetako bat dena.

Itelazpik genero-berdintasunaren alde STEAM eremuan emakumearen lana ikusarazteko antolatzen duen #EmakumeaTeknologian III. argazki lehiaketak badu argazki irabazlea. “Landa-lana”, Inés Villaroel, Altel enpresa instalatzaileko Telekomunikazio ingeniaria, Itelazpiko sareko telekomunikazio-zentro batean plangintza-lanak egiten erakusten du. Lehiaketaren irabazlea eta argazkiaren egilea Markel Urkijo izan da, baita Alteleko Telekomunikazio Ingeniaria ere.

Argazki irabazlearen saria 2021eko sentsibilizazio-egutegiaren azalean bere argazkia azaltzea izango da, eta Donostiako Eureka! Zientzia Musea sarrera eta bi lagunentzako sukaldaritza-bonoa LABe berrikuntza gastronomikoko zentroan izango da. Bai Donostiako Eureka! Zientzia Musea, bai LABek ere lehiaketan laguntzen duten erakundeak dira. Parte hartu duten gainontzeko argazkietatik, beste hamar aukeratu dira (ikusi albistearen amaieran), eta irabazlearekin batera sentsibilizazio-egutegian agertuko dira. Lehiaketaren Saria Polentzi Urkijok, Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordeak Itelazpiren egoitzan emango du, azaroaren 25ean, 9:30ean, Genero Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunean.

ITELAZPIk lehiaketan parte hartu duten pertsona guztiei azaldu duten konpromisoa eskertu nahi die, eta, batez ere, zientziaren eta teknologiaren sektorean beren irudia eman duten emakumeei.

Albiste Guztiak