Menu

Albisteak

Barakaldoko Nicolas Larburu LHIIko ikasleek Oiz zentroa bisitatu dute

2018.eko urriak 30

GEK Telekomunikazioak

Nicolas Larburu LHIIko ikasleek Oiz Telekomunikazio Zentroa bisitatu dute

Pasa den Urriak 5ean Barakaldoko Nicolas Larburu LHIIko ikasleek Oiz telekomunikazio zentroa ikusi zuten beren irakasleekin batera. Nicolas Larburu LHII lanbide-prestakuntzan aritzen diren Bizkaiko lurralde historikoko ikastetxe publikoen elkartea den IKASLAN BIZKAIAn integratuta dago.

Bizkaiaren erdian, iparraldetik Durangaldeko eskualdearekin mugan, Oizko mendigunea dago, bertan aurkitzen da ITELAZPIk kudeatzen duen Telekomunikazio Zentroen Sareko zentro nodal nagusietako bat.

Oiz telekomunikazio zentroko bisitan zehar komunikazio dorrea ezagutzeko aukera izan zuten non Itelazpiko teknikariek banako babes-sistemak (babes-ekipamendua, arnesak, kako bikoitza, ainguratzeko gailua), eta irratia, telebista, Tetra, garraioen loturak eta beste hainbat irradiante-zerbitzuk osatzen duten zenbait antenen arteko desberdintasunak azaldu zizkieten.Era berean bi aspektu nabarmendu zituzten: batetik, Laneko Segurtasunari dagozkion arriskuak gutxitzeko Itelazpik egiten dituen jarduerak, eta bestetik, ingurunean izan daitekeen eragina gutxitzeko burutzen dituztenak.

Telekomunikazio zentroko gela guztiak bisitatu zituzten baita ere, energiari, garraioari, TETRAri eta difusioari buruzko sistema bakoitzaren inguruan azalpenak ematen zizkieten bitartean.

ITELAZPIk espero du euskal gizarteak orokorrean, eta bereziki gure inguruko ikastetxeek guganako interesa izaten jarraitzea, eta ahalik eta ongien zaintzen saiatuko gara Gizarte Erantzukizun Korporatiboarekin dugun konpromisoaren bitartez.

 

Albiste Guztiak

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y ofrecer contenidos y funcionalidades extras. Al continuar navegando entendemos que aceptas nuestra Política de Cookies. Acepto

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux