Menu

Albisteak

Euskal Autonomia Erkidegoko herri batzuetan Gol TV, Energy eta Boing ez ikusteari buruzko informazio oharra

2015.eko otsailak 9

LTD

Itelazpitik jakinarazi nahi dugu Gol TV, Energy eta Boing programak estatu mailako irratidifusore pribatuei dagozkiela, eta horiek bere jarduera eremuko biztanleriaren %96ri estaldura emateko legezko betebeharra dutela. Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko botere publikoek ez dute legezko inolako betebeharrik horien difusioari dagokionez.

Dibidendu digitala esaten zaionaren esparruan, Gobernu Zentrala eta Industria, Energia eta Turismo Ministerioak horri buruz landu duten araudia aplikatuta, programa horiek MPE4 eta MPE5 kanal multiple sortu berrien barruan kokatu dira, eta horiek osatzeko zain daude, Aipatu Ministerioak egin behar dituen lizitazio prozesuen baitan.

Lizitazioen ondorioz aipatu kanal horiek guztiz okupatzen direnean eta beren estaldurak Euskadin zein eremu geografiko eta biztanleria hartzen duen jakiten denean, Eusko Jaurlaritzak, hala badagokio, erabakiko du estaldura horren hedapenari buruz eta ITELAZPI, SAri agindua emateari buruz. Bien bitartean, ITELAZPI, SAk lehenagotik dauden kanalen dibidendua (kanalen migrazioa) baino ez du gauzatuko.

Albiste Guztiak

Interneteko gune honetan, garrantzi handia ematen diogu erabiltzaileen pribatutasunari. Horregatik, jakinarazten dizugu hemen cookieak erabiltzen ditugula, propioak eta hirugarrenenak, hainbat gauzatarako, zehazki: erabiltzaileari Interneteko gune honek eskaintzen dituen aukerak edo zerbitzuak ematea ahalbidetzeko, gure erabiltzaileen bisitei buruzko datu anonimoak eskuratu eta gunea hobetzeko eta, azkenik, hirugarrenek (Google eta Facebook) erabiltzaileei beren interesekin bat egingo duen publizitatea erakusteko, beren nabigazio-lehentasunen arabera.

Informazio gehiago eskuratzeko, sartu hemen. Cookieak “onartu” botoia sakatuz onar ditzakezu, edo, bestela, cookien konfigurazioa aldatu, cookien konfigurazioa sakatuz.

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux