Menu

Albisteak

EUSKO JAURLARITZAK LURREKO TELEBISTA DIGITALA EUSKADI OSORA HELTZEA BERMATUKO DU BERRIZ SINTONIZATU BEHARKO DIREN KANAL BERRIETAN

2019.eko irailak 18

#DD2Euskadi Dibidendu Digitala Telekomunikazioak

  • Gaur, asteazkenean, Euskadin 5G sartzeko lurreko telebista digitalaren sarea askatzeko prozesua hasiko da
  • Datozen hileotan aldatu egingo da LTDko egungo kanalen posizioa; beraz, antena komunitarioak egokitu eta telebista berriro sintonizatu beharko da euskal etxeetan
  • Eusko Jaurlaritzak 3 milioi euro inbertituko ditu, telebista euskal lurraldearen % 100era iristeko

Gaur, asteazkenean, 2019ko irailaren 18an, Itelazpi LTDko emisio berriak pizteko egin beharreko lan teknikoak egiten hasiko da, “Bigarren Dibidendu Digitala” izenekoa askatzearen ondorioz. Europar Batasunaren erabaki baten ostean jarriko da abian prozesua, eta 49-60 tarteko egungo LTD telebistako kanalak askatuko dira, 21-48 tartean kontzentratzeko. Jarduketa horren helburua da espazio askatu horretan telefonia mugikorreko zerbitzuen bosgarren belaunaldiari bide ematea.

Prozesua pixkanaka ezarriko da, 2020ko ekainaren 30era arte, orduan itzaliko baitira behin betiko egungo LTDko kanalak. Oraingoz, emisio berriak eta egun euskal etxeetan sintonizatuta dauden LTDko kanalak izango dira, baina, hilabete hauetan zehar, jabe-erkidegoek aldaketara egokitu beharko dute.

ETXEEN EGOKITZAPENA

Espazioaren askapen horretarako, Euskadiko jabe-erkidego guztietako instalazioak egokitu beharko dira. Hori dela eta, Itelazpi aldaketa Euskadiko telekomunikazioetako enpresa instalatzaileen hiru elkarteekin koordinatzen ari da: ABITEL Bizkaian, AVEITEL Araban eta ADITEGI Gipuzkoan. Haiek finken administrazioko lurraldeko hiru elkargoekin daude harremanetan; horrela, etxe guztiak egokitu ahalko dira aldaketara baterako emisioen aldian.

Eraikin-motaren eta instalazio-motaren arabera, bi ekintza egin beharko dira: instalazioa teknikoki egokitu eta telebista berriro sintonizatu.

ITELAZPIREN INBERTSIOA: 3 Milioi €

Itelazpik 3 milioi euro inbertituko ditu telebista-eskaintza nagusia publikoa eta pribatua, autonomikoa eta estatala Euskadiko etxebizitza guztietara heltzeko. Zehazki, honako hauez arduratuko da:

  • • Estaldura autonomikoko kanalak: Kanalen aldaketa EITB Taldearen emisioen lurraldeko % 100ean; hura une hauetan estandar kalitatean eta HDn (ETB1, ETB2, ETB3, ETB 4, ETB-HD1, ETB-HD2) espektro autonomiko publikoa eta pribatua ustiatzen duen operadore bakarra da.

    • – Bizkaian, emisioak 35. kanal berean mantenduko dira. Araban eta Gipuzkoan, gaur egun 58. eta 50. kanalean dauden, eta 45. eta 48. kanaletara aldatuko dira, hurrenez hurren.

  • • Estaldura estataleko kanal publiko eta pribatuak: Kanal-aldaketa “hedapeneko gune” izenekoetan edo “gune zuri”etan. Orografia konplexuko populazio-guneak edo biztanle gutxiko guneak dira, telekomunikazioetako operadoreek estaltzen ez dituztenak, errentagarriak ez direlako (Grupo RTVE, Grupo A3Media, Grupo Mediaset, Grupo Net TV, Grupo Veo TV eta Radio Blanca, S.A.). Eusko Jaurlaritzaren helburua jarduketa horren bidez da Euskadiko biztanle guzti-guztiek, bizi diren tokian bizi direla, eremu autonomikoko eta estataleko LTDko kanal publiko eta pribatu nagusiak sintonizatu ahal izatea.

    • – Kasu horietan, kanalak aldatuko dituzte hiru lurraldeetan.

Informazio gehiago #DD2_Euskadi atalean.

Albiste Guztiak

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y ofrecer contenidos y funcionalidades extras. Al continuar navegando entendemos que aceptas nuestra Política de Cookies. Acepto

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux