Menu

Albisteak

Gasteizko Mendizabalako LHII ikasleek Zaldiaran zentroa bisitatu dute

2018.eko maiatzak 26

GEK

   

Pasa den Maiatzaren 18an Gasteizko Mendizabalako LHII ikasleek Zaldiaran telekomunikazio zentroa ikusi zuten beren irakasleekin batera. Jarduera hau gure Gizarte Erantzukizun Korporatiboarekin dugun konpromisoaren barne dago.

Vitoria-Gasteizen hegoaldean, kilometro gutxitara eta mila metroko altitudean, Arabako lautada eta Trebiñu banatzen dituen mendikate menditsu luzea dago. Haren gailurrik enblematikoena, zalantzarik gabe, Zaldiaran da, eta hurbiltasuna zein tradizioa kontuan hartzen baditugu, gasteiztarren menditzat har dezakegu.

Zaldiaran telekomunikazio zentroko bisitan zehar komunikazio dorrea ezagutzeko aukera izan zuten non Itelazpiko teknikariek banako babes-sistemak (babes-ekipamendua, arnesak, kako bikoitza, ainguratzeko gailua), eta irratia, telebista, Tetra, garraioen loturak eta beste hainbat irradiante-zerbitzuk osatzen duten zenbait antenen arteko desberdintasunak azaldu zizkieten.

Era berean bi aspektu nabarmendu zituzten: batetik, Laneko Segurtasunari dagozkion arriskuak gutxitzeko Itelazpik egiten dituen jarduerak, eta bestetik, ingurunean izan daitekeen eragina gutxitzeko burutzen dituztenak.

Telekomunikazio zentroko gela guztiak bisitatu zituzten baita ere, energiari, garraioari, TETRAri eta difusioari buruzko sistema bakoitzaren inguruan azalpenak ematen zizkieten bitartean.

   
   
   

Albiste Guztiak

WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux