Menu

Albisteak

HAZI ETA ITELAZPI ELKARREKIN LAN EGITEN ARI DIRA GAUZEN INTERNETEKO (Internet of Things) PROIEKTU AITZINDARI BATEAN

2018.eko azaroak 6

Teknologia Telekomunikazioak

Proiektua LoRa teknologian oinarrituta egongo da eta abereen geolokalizazioa erraztuko du Aralarren. LoRa teknologiak sentsoreen hedapena ahalbidetzen du datuen aplikazio desberdinetarako sektore anitzetan eta, horrez gain, erabakiak hartzen laguntzen dute eta hobekuntzak sortzen dituzte zerbitzuen eraginkortasunean.

Proiektu honekin, Itelazpiren Usurbeko eta Zaldibiako zentroetan hedatuko dira Gauzen Interneteko bi LoRa irrati-transmisore, hain zuzen ere, Aralarreko mendilerroko Gipuzkoako gunean estaldura hornitzeko Azken gailuen kontsumo baxuko LPWAN teknologia bat da eta gailu horiek zenbait urteko autonomia izan dezakete. Bestalde, Hazik GPS geoposizionamendua duen eta LoRaren haririk gabeko komunikazioak bidaltzeko balio duen sentsore baten diseinuan lan egin du; horren kapsulazio-mailari eta sendotasunari esker, abereen buruan, kasu honetan, zaldien buruan modu seguruan, erosoan eta fidagarrian instala daiteke.

Itelazpik, zentro errepikagailuetatik eta datuak igortzeko sarearen bidez, abereen lokalizadoreek bidalitako seinalea emango dio HAZIk garatutako aplikazioari, non horien jabea den artzaina tabletaren edo smartphonearen bidez konektatu ahalko den uneoro jasotzeko abereen kokapenari buruzko informazioa.

Albiste Guztiak

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y ofrecer contenidos y funcionalidades extras. Al continuar navegando entendemos que aceptas nuestra Política de Cookies. Acepto

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux