Menu

Albisteak

Hirumugetako zentro berdea inauguratua

2018.eko martxoak 15

Ingurumena Telekomunikazioak

Pasa den martxoak 2an Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek, Itelazpiko langileek lagunduta, Hirumugetako zentroa hornituko duen energia berriztagarri sistema inauguratu zuten. Aurtengo ekitaldirako aurreikusita dagoen ingurumen kudeaketa planaren barruan erreferente da ekintza hau.

Aitor Patxi Oregi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Energiaren, Meategien eta Industria Administrazio Zuzendaria, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko teknikari bat, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusiko langileak, Hirumuga mendian dagoen Eusko Jaurlaritzaren eta Itelazpik kudeatzen duen telekomunikazio zentroa energiaz hornituko duen sistema hibridoaren inauguraziora bertaratu ziren, Itelazpiko ordezkapen batek lagunduta, Matxalen Lauzirika zuzendari nagusia buru zela. Hirumuga mendia Zegaman (Gipuzkoa) dago 1153 metroko altueran. Grupo CYS ingeniaritza eta instalazio enpresak (proiektuaren adjudikazioduna) eta Gipuzkoako sistema elektrikoen mantentze-lana egiten duen Korostel enpresako teknikariak bertan izan ziren laguntza emateko.

Zentroak, Gipuzkoako Partzuergo Nagusiko parke naturaletik igarotzen den 5 Km. luzeko linea elektrikoa dauka. Azpiegitura hau mantentzeko lan konplexutasunak eta Itelazpik ingurune naturaletan eragiten den inpaktua gutxitzeko duen konpromisoa, oinarri dira energia hornidura sistema hibrido honen martxan jartzea ulertzeko. Ondoko abantailak emango ditu:

– Telekomunikazio ekipo eta ekipo osagarrientzako elektrizitatea sortzen du

– Aurreztu egiten da, energia berritzaile sare teknologiak doako iturri naturalak erabiliko dituelako, eguzkia, haizea, eta beraz ez da sare elektriko komertzialeko hornidurarik behar

– Aldaketa klimatikoaren kontra egiten laguntzen du, bertako baliabide naturalak erabiliz

Sistema hibridoa honako elementuek osatzen dute:

– Panel fotovoltaikoak

– 3 haize-sorgailu

– Laguntzako ekipo elektrogenoa

– Bateria bankada

– Energia kudeatzailea eta monitorizazio eta gainbegiratze sistema

Guztira, zentroak energia sistema bakoitzaren ezaugarri onenak biltzen ditu eta kalitate altuko energia hornidura ematen du.

 

Albiste Guztiak

WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux