Menu

Albisteak

II. BERDINTASUN LEHIAKETA. PARTE-HARTZAILEEI ESKERRAK EMATEA

2019.eko uztailak 11

Berdintasuna

Benetan eskerrak eman nahi dizkiegu “Emakumea teknologian” II. argazki lehiaketan parte hartu duten pertsonei eta zorionak eman nahi dizkiegu ekimenean inplikatu izanagatik. Izan ere, emakumeak sektore teknologikoaren erabakitzeko eta jarduteko esparru guztietan parte-hartze aktiboa izatea da ekimenaren xedea, gure gizartearen etorkizuneko garapenerako eta gure lehiakortasuna mantentzeko erabakigarria den sektorea baita.

Datozen asteetan jaso ditugun argazkiak baloratzeko prozesuari ekingo diogu. Prozesu hori burututakoan, argazki irabazlearen berri emango diegu parte-hartzaileei, eta baita 2020ko Berdintasunaren Aldeko Egutegian agertuko diren argazkien berri ere. Itelazpik urtero argitaratzen du egutegi hori, genero-berdintasunaren alde hartu genuen konpromiso irmoaren erakusgarri diren ekintzen baitan.

Berriro ere, eskerrik asko berdintasunaren alde aktiboki parte hartzeagatik eta inplikatzeagatik.

Albiste Guztiak

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y ofrecer contenidos y funcionalidades extras. Al continuar navegando entendemos que aceptas nuestra Política de Cookies. Acepto

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux