Menu

Albisteak

ITELAZPIK INDARKERIA MATXISTARI UKO EGIN ETA BIZKARRA EMAN DIO

2018.eko azaroak 26

Itelazpiko langileek kamiseta lila jantzi dute Indarkeria matxista irmoki gaitzesten dutela adierazteko.

Azaroaren 25ean Emakumeen kontrako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, ITELAZPIk berriro ere agerian jartzen du indarkeria mota horren aurka duen konpromisoa, bere jatorria egonik gizonen eta emakumeen arteko aukera desberdintasunean.

ITELAZPIn pertsonak dira gure aktibo nagusia, gure politikak eta proiektuak garatzeko ardatza, eta emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna oinarrizko, funtsezko eta ezin uko eginezko printzipiotzat hartzen dugu. Horregatik guztiagatik, urteak daramatza printzipio horiek eguneroko jardueran errespetatzeko neurriak hartzen. Hori guztia Itelazpiko Berdintasunerako II. Planak (2015-2018) zuzenduta.

Oraingo honetan, Azaroren 25aren alde eta Emakumeen kontrako Indarkeria errefusatuz, ITELAZPIko langileak bere egoitzaren aurrean bildu dira kamiseta lila jantziz, genero-berdintasunaren aldeko mugimentua adierazten duen kolorea.

Deskargatu puntu lila emakumeen kontrako indarkeria errefusatzeko sinbolo gisa www.emakunde.euskadi.eus

Albiste Guztiak

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y ofrecer contenidos y funcionalidades extras. Al continuar navegando entendemos que aceptas nuestra Política de Cookies. Acepto

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux