Menu

Albisteak

ITELAZPI EGON DA EMAKUNDEREN GIZONDUZ PROGRAMAREN 10. URTEURRENA OSPATZEKO EKITALDIAN

2018.eko urriak 25

Berdintasuna

Ekitaldian “Gizonok esan eta egin” kanpaina aurkeztu zen. Web aplikazio batean oinarrituta, kanpaina horretan gizonezko herritarrek Berdintasunaren aldeko konpromiso formal bat hartu ahal izango dute.

Urriaren 23an, Lehendakaritzaren egoitzan, Emakundek ospatu du Berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako Euskal Gizonen Gutuna sinatu izanaren hamargarren urteurrena, Gizonduz ekimenaren baitan. Gure Zuzendari Nagusi Matxalen Lauzirika eta Imanol San Martín, Itelazpiko berdintasun arduradunetako bat, bertaratu ziren.

Ekitaldian, Iñigo Urkullu lehendakariak deialdi bat egin die euskal gizon guztiei, batez ere alor publikoan ardurak dituztenei, emakumeen eta gizonen arte berdintasunaren aldeko urrats gehiago egiteko eta beste gizon batzuentzat eredu bihurtzeko.

Ekitaldia aprobetxatu da “Gizonok esan eta egin” kanpaina aurkezteko. Beraren asmoa da orain arte egindako lanari jarraipena ematea, euskal gizonei ekintza konkretu multzo bat bere egin dezatela eskatuz, berdintasunarekin dituzten eguneroko konpromisoak areagotzeko xedez. Kanpainaren euskarri gisa, urrats gutxitan haien konpromisoak aukeratzen lagunduko dien web aplikazio bat sortu da.

Aplikaziora sartzera animatzen zaituztegu guztiok, helbide honen bitartez:

http://www.emakunde.euskadi.eus/esanetaegin/

Aplikazio honek, lehenik eta behin, norberaren jokabidea aztertzen du, eta zenbait konpromisoren artean hautatzeko aukera eskaintzen du, praktikara eramaten beharrezkoak diren baliabideak eskainiz.

 

Albiste Guztiak

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y ofrecer contenidos y funcionalidades extras. Al continuar navegando entendemos que aceptas nuestra Política de Cookies. Acepto

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux