Menu

Albisteak

Itelazpi IoTko ezagutzaren erreferente bilakatu da

2018.eko maiatzak 23

Gauzen Interneta Teknologia Telekomunikazioak

Lakuako argazkia (iturria: Irekia)

Eusko Jaurlaritzako Informatika eta Telekomunikazioen Zuzendaritzak mintegi tekniko bat antolatu du, zuzendaritza horretara atxikitako bi sozietateko, alegia, EJIEko eta ITELAZPIko profesionalek emango dutena.

Joan den apirilaren 20an Eusko Jaurlaritzako hainbat sailetako 40 teknikarik baino gehiagok gauzen Internetaren (Internet of Things, edo IoT) giltzarriak ezagutu ahal izan zituzten. Suspertzen ari den teknologia hori termino ezaguna bilakatu da azken aldian, nolabaiteko maiztasunarekin agertzen baita komunikabideetan. Teknologia horren oinarria da Internetera konektatuta dagoen edozer gailuk zenbait datu atzitzeko gaitasuna izatea, azterketa-prozesu bat egin ondoren, ahalik eta erabakirik egokienak hartu ahal izateko.

Eremu berri hori aztertu ahal izateko, Eusko Jaurlaritza (EJIErekin eta Itelazpirekin lankidetzan) IoT teknologia erabiltzen duten hainbat proiektu pilotu ari da gauzatzen, hala nola sentsore-sare bat erabiltzea eraikin korporatiboen kontsumo elektrikoa neurtzeko; edo sentsoreak erabiltzea Lakuako guneko aparkalekuen eremuan, eskuragarri dauden plazak ezagutzeko.

Albiste Guztiak

WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux