Menu

Albisteak

Itelazpi neguko lehen denboraleari aurre egiteko prest dago

2019.eko urtarrilak 23

Telekomunikazioak

EAE astintzen ari den lehenengo euri eta elur denboraleak, Itelazpik egoera hauetarako duen jarduera protokoloa aktibatu du: enpresa hornitzaileetan pertsonal errefortzuak, pisten garbiketa eta egokitze lanak, ordezko energia-hornidura sistemak, telekomunikazio sarearen eta erabiltzaileari zerbitzua ematen dioten ekipoen erredundantzia. Guzti hau bezeroei eskainitako zerbitzuek jasandako eragina gutxienekoa izateko helburuarekin.

Euskalmet, Eusko Jaurlaritzako meteorologia zerbitzuak, alerta laranja aktibatu du asteazken honetatik euri eta elur denborale bortitzagatik. Egoera honek larriki oztopatzen ditu Itelazpik ematen dituen zerbitzuak, batez ere, telebista, irratia, emergentzi komunikazioak eta operadore desberdinentzako (Telefónica, Vodafone, Orange, …) espazio alokairu zerbitzuak. Telekomunikazio zentroak orokorrean EAEko orografiako puntu altuetan kokatzen dira, non baldintza klimatologikoak muturrekoak diren. Haizea, euria, ekaitzak, beroa/hotza, izotza eta elurra telekomunikazio zerbitzuetan eragin handia duten faktoreak dira, eta kota altuetan eragin hauek biderkatu egiten dira.

Itelazpik bere bezeroei maila altuan bermatzen dizkie zerbitzuak (%99,98). Honek, pasa den hilabetean izandako egoeretan ohiz kanpoko neurriak martxan jartzea eskatzen du, emandako zerbitzuetan adostutako kalitate maila mantendu ahal izateko. Guzti hau ondorengo operatiboaren bidez gauzatzen da:

  • – Itelazpiko guardia zerbitzuaren eta mantenu lanak egiten dituzten enpresa hornitzaileen langileen errefortzua
  • – Zentroetara joateko pista eta bideak garbitu eta egokitzeko elurra kentzeko makina eta beldar-ibilgailuak erabiltzea
  • – Ekipo elektrogeno eta SAI-etan oinarritutako energia sistema hornitzaile osagarrien aktibazio automatikoa
  • – Mozketa edo metaketa egoeretan sareko trafikoa birbideratzea ahalbidetzen duten ordezko telekomunikazio bideen aktibazio automatikoa
  • – Ekipo nagusiek matxura dutenean funtzionamenduan jartzen diren “erreserba” ekipoen aktibazio automatikoa

Egoera larrienetan, Itelazpik elurretarako motorren erabilpena aurreikusita dauka garbiketa ezinezkoa den pistetan. Kasuren batean ekipo elektrogenoa zentrora helikoptero bidez eramatea ere suertatu da, egun batzuk iraun dituzten sare mozketetan energia hornidura bermatzeko.

Guzti hau, Itelazpiren Kontingentzia Planaren barruan dago, kalitate maila onenak bermatzeko etengabe berrikusten dena.

Informazio gehiago nahi izanez gero ikus web orriko Honela kudeatzen dugu zentro atala

 

Albiste Guztiak

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y ofrecer contenidos y funcionalidades extras. Al continuar navegando entendemos que aceptas nuestra Política de Cookies. Acepto

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux