Menu

Albisteak

ITELAZPI Sozietate Publikoak ingurumenaren ikuspegitik bikainak diren erakundeak egiaztatzen dituen EMAS europar ziurtagiria lortu du

2014.eko maiatzak 30

GEK Ingurumena

ITELAZPI Sozietate Publikoak ingurumenaren ikuspegitik bikainak diren erakundeak egiaztatzen dituen EMAS europar ziurtagiria lortu duITELAZPIk EMAS ES-EU 000078 Europar Erregistroa lortu du eta, horrenbestez, Europar Batasunetik egiaztatu egin dira ingurumen prozedurak etengabe hobetzeko lortu dituen emaitza onak, Eusko Jaurlaritzako zentro errepikatzaileen telekomunikazio zerbitzuen prestazioaren kudeaketan aplikatzeari dagokionez, zeinak Zamudion dagoen Bizkaiko Parke Teknologikoko 101 eraikinean duen eraikin korporatibotik kudeatzen dituen.

Kudeatzen dituen telekomunikazio zentroak zerbitzua jasotzen duten udalerrietatik hurbil dauden mendietan kokatuta daude eta, horregatik, ingurune naturala babestea da ITELAZPIren balio korporatibo nagusietakoa.

Konpromiso hori 2005ean gauzatu zen, EKOSCAN Etengabeko Hobekuntza Kudeatzeko Sistema ezarri eta ziurtatu zenean. Esperientzia gogoangarri horren ondoren, 2013. urtean zehar EMAS III Erregistroa lortzeko aurrerapenak egitea erabaki zen (Europako 1221/2009 Araudia), horren elementu bereizgarria izanik ingurumen kudeaketarako sistema komunitarioa dela, ingurumen portaerak ebaluatu, hobetu eta ezagutaraztea ahalbidetzen duena, eta horren barruan Ingurumen Deklarazioa da funtsezko dokumentua, ingurumenaren aldeko konpromisoa eta ingurumen hobekuntzaren adierazleen bilakaera ezagutarazteko.

Ingurumen Deklarazio hori publiko orokorraren esku dago gure webgunean.

Ingurumen konpromisotik abiatuta, ITELAZPIk ahalegin handia egin du telekomunikazio azpiegiturak ingurune naturalean integratzeko, mimetizazio teknikak erabiliz telekomunikazio zentroen ikusmenezko inpaktua murrizteko, etxolak, hesiak eta dorreak “goroldio berde” kolorez margotuz, zurezko balizak edo biondak erabiliz, edo baliza moduan edo instalazioen itxitura perimetralerako bertako zuhaitzak erabiliz.

Horrez gain, egindako ahalegina gizarteari itzultzeko bokazio traktorea erakutsiz, ITELAZPIk konpentsazio sozialeko hainbat ekimen antolatzen ditu, hala nola:

  • Webgunean Mendira izeneko atal bat sortu da, gizartea oro har mendi ibilbideak egitera gonbidatzeko, kudeatzen diren zentro errepikatzaileen bideetan barrena.
  • Karrantzako urteko mendi martxa babestea.
  • Urtero Zuhaitz Egunean parte hartzea, eskualdeko ikastetxeetako ikasleek telekomunikazio zentroetan arbolak landatzen dituztelarik.
  • Donostiako Eureka Zientziaren Museoan energia berriztagarrien maketa bat martxan jartzea, bisitariek energia berriztagarriz dabilen telekomunikazio zentro batekin esperimentatu dezaten; energia planta fotovoltaiko baten eta aerosorgailu baten bidez sortzen da, ITELAZPIk kudeatzen dituen zentroetan daudenen antzera.

Albiste Guztiak

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y ofrecer contenidos y funcionalidades extras. Al continuar navegando entendemos que aceptas nuestra Política de Cookies. Acepto

WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux