Menu

Albisteak

Itelazpi zientzia-emakumeak agerian jarriz

2019.eko otsailak 15

Berdintasuna Telekomunikazioak

Itelazpik, Euskadiko Parke Teknologiko Sareak zientzia arloan jarduten diren emakumeak agerian jartzeko helburuarekin martxan jarri duen ekimenarekin bat egin du.

Otsailak 11, “Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko eguna” ospatzeko, Euskadiko Parke Teknologiko Sareak bere komunikazio kanaletan (sare sozialak, web orria, newsletter, …) kanpaina berri bat martxan jarri zuen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Parke Teknologikoetako zentro eta enpresetan lan egiten duten zientzia-emakumeak agerian jartzeko.

Itelazpik, egoitza soziala Bizkaiko Parke Teknologian duenak, ekimenean parte hartu du gure lankide den Amaia Bizkarguenaga-ren jarduera bistaratuz. Telekomunikazio Ingeniaria eta TETRA zerbitzuko arduraduna, EAEko Administrazio Publikoko erakunde desberdinei (Metro, Eusko Trenbide Sarea, Anbulantziak, Udaletxeak, etab.)komunikazio kritikoetarako zerbitzuak eskaintzen dituen TETRA teknologian oinarritutako sarea kudeatzen du.

Albiste Guztiak

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y ofrecer contenidos y funcionalidades extras. Al continuar navegando entendemos que aceptas nuestra Política de Cookies. Acepto

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux