Menu

Albisteak

Itelazpik 2. dibidendu digitala Bizkaiko Finken Enpresa Administratzaileei helarazten die

2020.eko otsailak 25

#DD2Euskadi

  • Jardunaldia ABITELek eta CAFBIZKAIAk berak koordinatu dute.
  • ITELAZPIk Bizkaian egin diren ekintzen eta ekainera arte garatuko diren mugarri nagusien berri eman du.
  • Bizkaiak emisio autonomikoei eutsiko die 35. kanalean.

Datorren asteartean, martxoaren 3an, estatu mailako aldi bereko emisioak bertan behera geratuko dira Bizkaian, eta gune jakin batzuetan, oro har estaldura baxukoak, aldi bereko emisio autonomikoak piztuko dira. Bizkaia izan da eragin txikiena izan duen lurralde historikoa, eta Mediaset Taldearen edukiak biltzen dituen MPE3 multiplean baino ez du eraginik izango. Bileran, Itelazpik autonomia-erkidegoetako emisioei buruzko informazioa eman du, eta eremu oso zehatzetarako, Estatuko emisioei buruzko jarduketak. Hori guztia, herritarrengan eragin gutxien izan dezan, behar den informazioa eskaini du. Hori izan da gaur Bilbon Bizkaiko Finken Administratzaileen Enpresei eskainitako informazio-jardunaldiaren ardatz nagusia. Jardunaldi hori ABITELek (Telekomunikazioen Enpresa Instalatzaileen Bizkaiko Elkarteak) eta CAFBIZKAIAk berak (Bizkaiko Finken Enpresa Administratzaileen Elkargoak) koordinatu dute.

Emisio autonomikoak

EITB taldearen emanaldiek (bi eduki bereizmen handian ETB-1 HD eta ETB-2 HD, eta lau kalitate estandarrean ETB-1, ETB-2, ETB-3 eta ETB-4), oro har, ez dute eraginik izango eta 35 kanalean emititzen jarraituko dute. Hala ere, estaldura txikiko emisio-zentro batzuk, biremisio-sistemekin hornituak, ohiko kanaletik 35. kanalera aldatuko dira. Kasu horietan, Itelazpik aldi bereko emisioak izango ditu martxoaren 3tik (pizte-data) prozesua ekaiean amaitu arte. Jardunaldian jaso denez, oraindik antena kolektiboa egokitu ez duten erkidegoek kanal berriak sintonizatzeko egin beharko dute, betiere aurreikusitako laguntzak eskuratzeko baimena duen enpresa instalatzaile baten bidez. Eraikinaren tamainak eta antena kolektiboaren tipologiak ezarriko du egin beharreko prozedura (ikus irudia). Zalantzarik izanez gero, erkidegoa baimendutako enpresa instalatzaile batekin harremanetan jartzea gomendatzen da, hala badagokio, jarduketa mota planifikatzeko. Egokitzapenak amaituta, telebista-gailua berriz sintonizatzea baino ez da faltako, ohiko kanalean emisioak ikusten ez diren unean egin behar dena.

Informazio gehiago nahi duenak 2. dibidendu digitalari buruzko atala bisita dezake Itelazpiren webgunean.

2DD
2DD
2DD
Sakatu irudian, handitzeko.
2DD
LTD kanal irrati-elektrikoen taula.
2DD
Sakatu irudian, handitzeko.

Albiste Guztiak

Interneteko gune honetan, garrantzi handia ematen diogu erabiltzaileen pribatutasunari. Horregatik, jakinarazten dizugu hemen cookieak erabiltzen ditugula, propioak eta hirugarrenenak, hainbat gauzatarako, zehazki: erabiltzaileari Interneteko gune honek eskaintzen dituen aukerak edo zerbitzuak ematea ahalbidetzeko, gure erabiltzaileen bisitei buruzko datu anonimoak eskuratu eta gunea hobetzeko eta, azkenik, hirugarrenek (Google eta Facebook) erabiltzaileei beren interesekin bat egingo duen publizitatea erakusteko, beren nabigazio-lehentasunen arabera.

Informazio gehiago eskuratzeko, sartu hemen. Cookieak “onartu” botoia sakatuz onar ditzakezu, edo, bestela, cookien konfigurazioa aldatu, cookien konfigurazioa sakatuz.

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux