Menu

Albisteak

ITELAZPIk 2016-2020 legegintzaldiko memoria argitaratu du

2020.eko urriak 8

Telekomunikazioak

  • Dokumentuak sozietatearen mugarri nagusiak jasotzen ditu, Eusko Jaurlaritzaren XI. legegintzaldiari dagokion aldian.

ITELAZPIk bere Legegintzaldiko Memoria argitaratu berri du. Bertan, Eusko Jaurlaritzaren XI. legegintzaldiko mugarri eta helburu nagusiak jasotzen dira, 2016ko azarotik 2020ko irailera bitartekoak. Dokumentuak aurreko legegintzaldietan izandako martxa ona berresten du. Aldi horretan, sozietate publikoa Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Informazio eta Komunikazio Teknologien Zuzendaritzari atxikita egon da. Sozietatearen Administrazio Kontseiluko presidentea Nerea López-Uribarri izan da, Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea, eta presidente orde Xabier Arrieta, Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaria. Zuzendaritza nagusia, berriz, Juan Jose Baños y Matxalen Lauzirika izan da, 2017ko abenduaren 22an lehenengoa ordeztu zuena.

Argitaratutako dokumentuak, besteak beste, honako mugarri hauek jasotzen ditu:

Hedapen-zerbitzuen eremuan, Itelazpik dibidendu digital berri bat osatu du, 700 MHz-ko banda askatuz komunikazio mugikorrak hedatzeko 5Grako, eta FM irrati publiko autonomikoaren ekipamendua berritzeari ekin zaio. Trenbide-sektorean hedatutako TETRA komunikazio kritikoen zerbitzuari dagokionez (MetroBilbao, ETS eta Euskotren), aurreko legegintzaldian hasitako prozesuari jarraipena ematen jarraitzen du. Zerbitzu berrien arloan, euskal IoT publikoaren sarearen oinarri izango den etorkizuneko teknologia aukeratu da, eta behin betiko hedapena zehaztuko duten lehen proba pilotuak egin dira. Azpiegiturei dagokienez, azken belaunaldiko teknologia digitalean oinarritutako garraio-sarearen berrikuntza nabarmendu behar da.

Korporazioaren eta kudeaketaren eremuan, legegintzaldi berriarekin, Sozietateak sailaren atxikipena aldatu zuen, eta Administrazio Kontseilua partzialki berritu zuen. Egoera horrek ez dio eragin sozietatearen ibilbideari, lortutako emaitzek eta gure enpresa bezero eta hornitzaileen gogobetetasun-inkestek islatzen duten bezala. Aldi horretan, ISO 9001 kalitate-sistema eta EMAS ingurumen-sistema finkatu ditu Itelazpik. Laneko segurtasun- eta osasun-sistema ISO 45001 araura aldatu da, eta gobernu korporatibo onaren sistema garatzen jarraitu da. Ildo horretan, bereziki nabarmentzekoa da arrisku penalak kudeatzeko sistemaren ziurtagiria, une 19601 arauaren pean, aitzindaria Estatuko esparru publikoan.

ITELAZPI 2021-2024 aldirako estrategia zehazten ari da jada, COVID-19ren krisiaren ondoriozko erronkari aurre eginez, gaur egun ematen diren zerbitzuen bikaintasunari eutsiz, eta zerbitzu publikoari erantsitako balioa ematen dioten ekimen berriak aztertuz, estrategikoak diren zentro igorle azpiegituran eta azken belaunaldiko komunikazio-sare batean oinarrituta.

Xehetasun gehiago nahi izanez gero, Legegintzaldiko Memoria (16-20) esteka honetan dago eskuragarri. Legealdiko Memoria 2016-2020

Albiste Guztiak

WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux