Menu

Albisteak

Itelazpik 2019ko Lan eta Enpresen Aurkezpeneko Jardunaldietan parte hartu du

2019.eko otsailak 12

GEK

Itelazpi leiala da gizartearekiko duen konpromisoarekin eta horregatik parte hartu du Bilboko Ingeniaritza Eskolak (UPV/EHU) otsailaren 12an antolatutako 2019ko Lan eta Enpresen Aurkezpeneko Jardunaldietan.

Joan den otsailaren 7an Bilboko Ingeniaritza Eskolak antolatutako 2019ko Lan eta Enpresen Aurkezpeneko Jardunaldiak hasi ziren. Aste osoan zehar, euskal enpresa-egiturako punta-puntako enpresak eman dira ezagutzera ikasleen artean; horrez gain, enpresa bakoitzaren lan-eskaintza aurkeztu dute, baita ingeniaritzaren lan-merkatuko etorkizunerako aukerak ere.

Itelazpik jardunaldi horietan parte hartu du gizartearekiko dugun konpromiso irmoaren barruan, gizartea baita gure zerbitzuen azken hartzailea. Halaber, jardunaldi horietan parte hartzean, gure helburua izan da otsailaren 11n ospatu zen Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Egunarekiko konpromisoa islatzea; hain zuzen ere, horren xedea da emakumeen lan zientifikoa aintzat hartzea eta nesken interesa eta bokazioak sustatzea, zientzia-ikasketetarako joera izango duten etorkizuneko ikasle gisa.

Hori dela-eta, Itelazpi aliantza handia garatuz joan da telekomunikazioen arloko prestakuntza-sektorearekin, hau da, Bilboko Ingeniaritza Eskolarekin eta Lanbide-heziketako Zentroekin, besteak beste. Izan ere, horiek urtero doaz Itelazpi Ezagutu programaren barruan integratutako ate irekien jardunaldietara. Horrela, Itelazpik, bere zerbitzuak ezagutzera emateaz gain, telekomunikazioen ezagutza eta ikasketa bultzatu nahi ditu gazteen artean eta, bereziki, emakumeen artean, hurrengo urteetan horien parte-hartzea erabakigarria izan behar delako.

Albiste Guztiak

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y ofrecer contenidos y funcionalidades extras. Al continuar navegando entendemos que aceptas nuestra Política de Cookies. Acepto

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux