Menu

Albisteak

Itelazpik adimen artifizialean oinarritutako SmartFM teknologia pilotatzen du

2018.eko abenduak 21

Teknologia Telekomunikazioak

Itelazpik Orio-Zarautzeko igorpen-zentroan pilotu bat abian jarri du SmartFM ebaluatzeko, irrati-zerbitzuen eraginkortasuna hobetzeko adimen artifiziala aplikatzen duen teknologia bat, hain zuzen ere, kontsumo energetikoa murriztuz eta CO2 igorpenen murrizketan lagunduz.

Adimen artifiziala teknologia berrietako bat da eta, Gauzen Internet edo BigData bezalako beste teknologia batzuekin, esparru bat osatzen dute; hala, horren negozioetarako aplikazioa Eraldaketa Digital izenarekin ezagutzen da. Broadcasting-aren sektorea digitalizazio-prozesu horretan ere badago eta, horri esker, SmartFM garatu egin da; teknologia berri honek adimen artifiziala baliatzen du FM irrati-igorpenen eraginkortasun energetikoa hobetze aldera.

Itelazpik konpromiso irmoa mantentzen du berrikuntzarekiko eta, zentzu horretan, teknologia berriak oso esparru interesgarria dira. Horregatik, gaur goizean, Irratiaren eta Telebistaren arloan adituak diren Itelazpiko teknikariek SmartFMren lehenengo errendimendu-frogak egin dituzte; teknologia horrek kostu energetiko handiak aurreztea ahalbidetuko du.

Frogak “Orio-Zarautz” izeneko igorpen-zentrotik egin dira; zentroa AIAko udal-mugartean (Gipuzkoa) dago kokatuta eta, horretatik, Itelazpik EiTB taldearen FMko igorle nagusiak igortzen ditu. Bertara hurbildu diren teknikariek, egindako lehenengo neurketen arabera, termino energetikoetan eta, beraz, CO2 igorpenen terminoetan sortzen den aurrezpen-maila egiaztatu ahal izan dute. Neurketa hauek funtsezkoak dira teknologia honetan inbertitu beharko litzatekeen inbertsio-itzulkina behar bezala ebaluatzeko. Hasiera batean, ematen du abantaila handiak dituela, alderdi ekonomikoari dagokionez ez ezik (kostuen aurrezpena), ingurumenari dagokionez ere bai.

SmartFM World Cast System enpresa fabrikatzaileak garatutako teknologia aitzindaria da; izan ere, enpresa hori da Orio-Zarautz igorpen-zentroko FM sistemaren parte diren ECRESO serieko FM igorgailuen horniduraren esleipenduna. SmartFM sistemak, adimen artifiziala erabiliz, algoritmo bat ezartzen du, igorpen-potentzia denbora errealean egokitzeko gai dena, igorgailura sartzeko seinalea osatzen duten aldagai anitzen arabera. Emaitza % 10 eta % 40 bitarteko murrizketa energetikoa da eta, hortaz, CO2 murrizteko politikan laguntzen du, edozein enpresa arduratsurentzat funtsezkoa dena.

 

Itelazpiren ingeniaria neurketak egiten SmartFM sistemarekin

World Cast System-en FM Ecreso igorgailuen sistema

SmartFM sistemaren kontsola, aurrezpena eurotan, orduko KW-tan eta CO2 kg-tan erakusten duena

Orio-Zarautzeko igorpen-zentroaren bista orokorra

Albiste Guztiak

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y ofrecer contenidos y funcionalidades extras. Al continuar navegando entendemos que aceptas nuestra Política de Cookies. Acepto

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux