Menu

Albisteak

ITELAZPIk Araban EITBren 45. kanala piztu du

2020.eko martxoak 3

#DD2Euskadi

  • Pasa den goizaldean 30 emisio-zentro baino gehiago egokitu dira.
  • Ekainera arte, gaur egun erabiltzen den 58. kanala eta 45. kanal berria batera emango dira. Aldi horretan, jabeen komunitateek beren antena kolektiboak egokitu eta telebistak sintonizatu beharko dituzte.

Martxoaren 2tik 3rako gauean, Itelazpik EiTBren 45. kanala piztu du Arabako 30 emisio zentrotan. Konplexutasun nabarmeneko ekintza tekniko hori Zaldiaran mendian kokatutako emisio zentrotik koordinatu egin da. Ekintza hau hain denbora tarte txikian egin ahal izan da, funtsezko bi baldintza hauei esker: duela hilabete batzuetako aurreikuspen eta prestaketa lan biziagatik, eta urrutiko egokitzapen lanak egiteko gaitasunagatik. Izan ere, Itelazpiren LTDko transmisio-sistemek badute tele-kudeaketarako software berritzaile bat, aldaketak emisio-zentroan bertan egin behar barik egiteko aukera ematen dutena. Horri esker, gau bateko zenbait ordutan aldaketa konplexu hauek egin daitezke, bestela asteak beharko liratekeen.

Ekainera arte, 58. kanalarekin batera, ETB-ren* sei edukiak izango dira ikusgai. Ekaina gaindituta, 45. kanala bakarrik geratuko da emisioan. Epe horretan, dagoeneko besterik egin ez duten jabeen komunitateek antena kolektiboak egokitu beharko dituzte, eta telebistako atalak berriz sintonizatu. Gaur goizaldean ere bertan behera geratu dira estatu mailako kateen aldi bereko emisioak.

** ETB-1, ETB-2, ETB-3, ETB-4, ETB-1 HD, ETB-2 HD.

Itelazpiko teknikariak LTDko transmisio-sistemak egokitzeko urrutiko lanak egiten.
Zaldiaran mendiko emisio-zentroa; bertatik koordinatu da operatiboa.

Albiste Guztiak

Interneteko gune honetan, garrantzi handia ematen diogu erabiltzaileen pribatutasunari. Horregatik, jakinarazten dizugu hemen cookieak erabiltzen ditugula, propioak eta hirugarrenenak, hainbat gauzatarako, zehazki: erabiltzaileari Interneteko gune honek eskaintzen dituen aukerak edo zerbitzuak ematea ahalbidetzeko, gure erabiltzaileen bisitei buruzko datu anonimoak eskuratu eta gunea hobetzeko eta, azkenik, hirugarrenek (Google eta Facebook) erabiltzaileei beren interesekin bat egingo duen publizitatea erakusteko, beren nabigazio-lehentasunen arabera.

Informazio gehiago eskuratzeko, sartu hemen. Cookieak “onartu” botoia sakatuz onar ditzakezu, edo, bestela, cookien konfigurazioa aldatu, cookien konfigurazioa sakatuz.

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux