Menu

Albisteak

Itelazpik arrakastaz bukatu du FMko isomaiztasuneko proba pilotu berri bat

2019.eko maiatzak 14

Teknologia Telekomunikazioak

Proba pilotuan erabilitako FM antena (Maestu-Onraitiako igorpen-zentroa).

Teknologia berria maiztasun bakarra erabiltzean oinarritzen da eta espektro irrati-elektrikoaren optimizazioa eta estaldura hobea eskaintzen ditu orografia konplexuko guneetan eta, gainera, nabarmen murrizten du transmisio-potentzia estaldurari eragin gabe.

2017ko azaroan, Itelazpik, bere etengabeko eboluzio eta berrikuntza teknologikoan, FMko isomaiztasuneko lehenengo proba pilotuak egin zituen Star Comunicaciones fabrikatzailearen teknologiarekin eta Arabako lurraldean. Lehenengo proba horrekin jarraituz, 2019ko apirilean, Itelazpik pilotu berri bat burutu egin du, kasu honetan, elkarri interferitzen dioten hiru igorpen-zentroetatik, hain zuzen ere, estaldura-gunearen % 80 baino gehiagoan ikuslerro zuzena dutenak. Proben emaitzak nabarmen gainditu ditu itxaropenak; izan ere, egungo teknologia analogikoarekin lortutakoak baino askoz seinale-maila altuagoak lortu dira teilakatze-guneetan eta estaldura eman da ohiko itzalguneetan.

FMko isomaiztasuna bezalako teknologia berrien garapenak islatzen du irrati-difusioaren merkatua dinamikoa dela eta etengabe bilakatzen dela. Teknologia honek aukera handiak eskaintzen ditu, espektroa optimizatzea eta itzalguneetan estaldura ematea ahalbidetuko dutenak; hori guztia potentzia txikiagoak erabiliz eta, hortaz, kontsumoa murriztuz. Itelazpik jarrera zaintzailea eta ekintzailea dauka merkatuak une bakoitzean eskaintzen dituen berrikuntzak txertatzeko, zehazki, administratzen dituen baliabideak optimizatzeko eta enpresa bezeroei emandako zerbitzuen kalitatea hobetzeko.

Plantan instalatutako Star Comunicacionesen ekipamendua (Maestu-Onraitiako igorpen-zentroa).
Mapa geografikoa proba pilotuan parte hartu duten igorpen-zentroekin.

Albiste Guztiak

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y ofrecer contenidos y funcionalidades extras. Al continuar navegando entendemos que aceptas nuestra Política de Cookies. Acepto

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux