Menu

Albisteak

ITELAZPIk aurre egiten dio Alarma estatuko lehen hilabeteari, une oro funtsezko zerbitzuak bermatuz

2020.eko apirilak 17

FM Irratia LTD Telekomunikazioak TETRA sarea

  • Konfinamenduko lehen hilabetea gaindituta, Itelazpik eta FMko, LTDko eta komunikazio kritikoetako funtsezko zerbitzuak bermatzen jarraitzen du, kalitate eta jarraipeneko konpromisoak mantenduz.
  • ITELAZPIk une oro bere langile eta kontratatutako langileen osasuna babestu eta era berean beraien osotasuna bermatzeko gomendatutako segurtasun-neurriak ezarri ditu.

Joan den martxoaren 14an, Alarmako Estatua ezarri zen 463/2020 Errege Dekretuaren bidez, eta Azpiegitura Kritikoak Babesteko 8/2011 Legean aurreikusitako funtsezko zerbitzuen operadore kritikoei eskatu egin zitzaien berezkoak zituzten funtsezko zerbitzuak bermatzeko helburuarekin beharrezko neurriak har zitzatela. Bestalde, informazio sare eta sistemen segurtasunari buruzko 12/2018 Errege Dekretuaren arabera, funtsezko zerbitzutzat jotzen dira telebistako ikus-entzunezko TDT eta Radio FM komunikazio-zerbitzuak, komunikabide publiko eta pribatuen informazio-funtzioa bermatuz, kanal horien bidez hala badagokio.

ITELAZPIk, FMko, LTDko, komunikazio kritikoetako eta aterpeko ikus-entzunezko sektoreetako, trenbide-garraioko, sektore hidrikoko eta administrazio publikoko funtsezko zerbitzuak ematen dituenez, eutsi egin dio Alarmako Estatuaren lehen hilabetean kalitate eta jarraipen zerbitzu-mailekiko konpromisoei, eta beti bezala mantendu egin ditu. Egoera berezi honi aurre egiteko, barruko berrantolaketa berezia jarri da martxan, beti ere pertsonak gomendatutako segurtasun-neurriekin babestuta egonda. Horri esker, eta Itelazpiren lantalde eta kontraten langileen erantzukizun eta konpromisoa ere ezinbestekoak izanik, zerbitzuetan primerako emaitzak jaso eta bermatu dira. Gizartearekiko konpromiso hori indartu egin zen joan den martxoaren 20an, UNIRED, Itelazpi buru duen elkartea, beste operadore batzuekin batera, Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioak bultzatutako Konektitatearen aldeko Itunari atxiki zitzaionean, pertsonen eta enpresen konektibitatea bermatzeko neurriak gehitzen dituena.

Irekia

Albiste Guztiak

Interneteko gune honetan, garrantzi handia ematen diogu erabiltzaileen pribatutasunari. Horregatik, jakinarazten dizugu hemen cookieak erabiltzen ditugula, propioak eta hirugarrenenak, hainbat gauzatarako, zehazki: erabiltzaileari Interneteko gune honek eskaintzen dituen aukerak edo zerbitzuak ematea ahalbidetzeko, gure erabiltzaileen bisitei buruzko datu anonimoak eskuratu eta gunea hobetzeko eta, azkenik, hirugarrenek (Google eta Facebook) erabiltzaileei beren interesekin bat egingo duen publizitatea erakusteko, beren nabigazio-lehentasunen arabera.

Informazio gehiago eskuratzeko, sartu hemen. Cookieak “onartu” botoia sakatuz onar ditzakezu, edo, bestela, cookien konfigurazioa aldatu, cookien konfigurazioa sakatuz.

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux