Menu

Albisteak

ITELAZPIK BANDA ZABAL ULTRA AZKARRA EUSKADIKO BIZTANLE GUTXIENEKO LANDA-GUNEETARA HELTZEKO KOLABORATUKO DU

2019.eko apirilak 10

Teknologia Telekomunikazioak

Eusko Jaurlaritzaren proiektu hau 2016an onetsitako “Europako 2020 Agenda Digitalaren” barruan sartzen da eta “apustu argia” da edozein biztanleria-gunetan, biztanle kopurua eta dimentsioa gorabehera, bizi diren pertsonen eta kokatuta dauden enpresen konektibitatea hobetzeko, Euskadi lurralde adimendun bezala, Smart Country ingelesez, finka dadin.

“Europako 2020 Agenda Digitalak” belaunaldi berriko banda zabala herritar guztientzat orokortzea ezartzen du (gutxienez 30 Mbps). Horren xedea da 2020rako lortzea herritarren % 50ak banda zabal ultra azkarreko kontratatutako zerbitzuak edukitzea, zehazki, 100 Mbps-etik gorako abiadurakoak.

Horretarako, atzo, apirilak 9, asteartea, Gobernu Kontseiluak onetsi zuen “Eusko Jaurlaritzaren GOBERNANTZA PUBLIKOKO ETA AUTOGOBERNUKO Sailaren eta Itelazpi S.A. sozietate publikoaren arteko lankidetza-hitzarmena”, Euskadiko biztanleria baxuko 82 landa-gunetan belaunaldi berriko banda zabaleko sareak hedatzeko laguntzen programa kudeatzeko 2019-2020 ekitaldietarako, zehazki, 2017an hasitako lankidetza hedatuz.

Lakuaren argazkia (iturria: Irekia)

Albiste Guztiak

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y ofrecer contenidos y funcionalidades extras. Al continuar navegando entendemos que aceptas nuestra Política de Cookies. Acepto

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux