Menu

Albisteak

Itelazpik Bigarren Dibidendu Digitalaren Koordinazio eta Segimendurako Taldean hartuko du parte

2019.eko uztailak 10

#DD2Euskadi Dibidendu Digitala Telekomunikazioak

  • Aurrerapen Digitalerako Estatu Idazkaritzak koordinatutako taldea osatzen dute, besteak beste, LTDren kolektibo nagusiek: enpresa irrati-hedatzaileek, operadoreek, telekomunikazioetako instalatzaileek eta erabiltzaileen ordezkariek.
  • Bilera horretan, antenizazio-, hedatze- eta komunikazio-taldeen bidez hedatuko den jarduketa-plana onetsi egin zen.
Argazkiaren erdialdean Matxalen Lauzirika Itelazpiko zuzendari nagusia

Joan den uztailaren 2an, Aurrerapen Digitalerako Estatu Idazkaritzaren (SEAD) egoitzan, Bigarren Dibidendu Digitala askatzeko Jarduketen Koordinazio eta Segimendurako Taldea (GCSA2DD) eratzeko bilera ospatu egin zen; zehazki, horrek bermatuko du prozesua behar bezala egikaritzen dela eta ezarritako gehieneko epean amaitzen dela, hau da, 2020ko ekainaren 30a baino lehen. Deialdira Itelazpiko zuzendari nagusia eta UNIREDeko presidentea den Matxalen Lauzirika joan zen erkidego mailako azpiegitura-operadoreen izenean.

Bileraren xedea izan zen bigarren dibidendu digitala askatzeko jarduketa-plana onestea; hori 3 lantalderen bitartez egikaritu egingo da eta horietako bakoitza, hurrenez hurren, gai hauetan zentratuko da: igorpenak hedatzea, harrera-azpiegiturak egokitzea eta komunikazio-ekintzak.

Bilerarako LTDren sektoreko eragile nagusiak deitu zituzten, besteak beste, hauek: irrati-difusioko enpresak; azpiegitura-operadoreak; telekomunikazioetako instalatzaileak; autonomia-erkidegoen eta udalen ordezkariak; telekomunikazioetako ingeniaritzako elkargo ofizialak; finka-administratzaileak eta erabiltzaileen ordezkariak.

Albiste Guztiak

Interneteko gune honetan, garrantzi handia ematen diogu erabiltzaileen pribatutasunari. Horregatik, jakinarazten dizugu hemen cookieak erabiltzen ditugula, propioak eta hirugarrenenak, hainbat gauzatarako, zehazki: erabiltzaileari Interneteko gune honek eskaintzen dituen aukerak edo zerbitzuak ematea ahalbidetzeko, gure erabiltzaileen bisitei buruzko datu anonimoak eskuratu eta gunea hobetzeko eta, azkenik, hirugarrenek (Google eta Facebook) erabiltzaileei beren interesekin bat egingo duen publizitatea erakusteko, beren nabigazio-lehentasunen arabera.

Informazio gehiago eskuratzeko, sartu hemen. Cookieak “onartu” botoia sakatuz onar ditzakezu, edo, bestela, cookien konfigurazioa aldatu, cookien konfigurazioa sakatuz.

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux