Menu

Albisteak

ITELAZPIk bikaintasun-maila mantentzen du bere enpresa bezero eta hornitzaileen artean

2020.eko irailak 14

Telekomunikazioak

    • Itelazpik bi urtean behin bere bezero eta hornitzaile diren enpresei inkesta egin zien emandako zerbitzuen funtsezko atalei buruz eta hainbat arlotan hartutako konpromisoei buruz

Itelazpik etengabeko hobekuntzarako duen politikaren arabera, bi urtean behin bere bezero eta hornitzaile diren enpresei inkesta egin zien emandako zerbitzuen funtsezko atalei buruz eta hainbat arlotan hartutako konpromisoei buruz, hala nola ingurumenean, pertsonen osasunean eta segurtasunean edo kudeaketaren gardentasunean. Aurten ere, Itelazpik aurreko inkestetan lortutako emaitza bikainei eutsi die. Horri guztiari esker, kualifikazio handiko giza talde batek, enpresa hornitzaileekin batera, zerbitzuak profesionaltasun eta konpromiso handienarekin ematen ditu.

Enpresa Bezeroak

Itelazpik hiru taldetan egituratzen du enpresa bezeroei egindako inkesta: irrati eta telebistaren garraio- eta hedapen-zerbitzuak, komunikazio kritikoen zerbitzuak (TETRA) eta elkarrekin kokatzeko zerbitzuak (espazioak alokatzea). Gure bezero diren enpresen balorazio orokorra 10etik 9 puntukoa izan da lehen bi zerbitzuetan, eta 8,5 puntukoa elkarrekin kokatzeko zerbitzuan, aurreko urteetako joerari eutsiz. Arlo teknikoan, nabarmentzekoa da hainbat alderdiren balorazio bikaina, hala nola gorabeheren kudeaketa, profesionaltasuna eta gure pertsonen arreta. Arlo korporatiboan, gure enpresa bezeroek modu bikainean aitortzen dituzte erantzukizun sozial korporatiboaren arloko ekintza, gardentasuna eta pertsonekin dugun konpromiso zorrotza, laneko segurtasunari eta osasunari dagokienez, besteak beste.

Enpresa Hornitzaileak

Gure enpresa hornitzaileen gogobetetze orokorra 10etik 9 puntutik gorakoa da. Zenbait alderdi nabarmentzen dira, hala nola ordainketa-epeak betetzea eta proiektuei aurre egiteko dugun zorroztasuna. Gure enpresa hornitzaileek urrats sendoak ematen dituzte beren kudeaketa-profilean, eta, adibidez, Obra Zibileko zerbitzuak eman dituzten enpresa guztiek badituzte kalitatearen, ingurumenaren, osasunaren eta laneko segurtasunaren ziurtagiriak.

Azkenik, parte hartu duten enpresa guztiei eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen; izan ere, inkestak aukera ematen digu gure kalitate-politika hobetzeko ahaleginak behar bezala bideratzeko.

Albiste Guztiak

Interneteko gune honetan, garrantzi handia ematen diogu erabiltzaileen pribatutasunari. Horregatik, jakinarazten dizugu hemen cookieak erabiltzen ditugula, propioak eta hirugarrenenak, hainbat gauzatarako, zehazki: erabiltzaileari Interneteko gune honek eskaintzen dituen aukerak edo zerbitzuak ematea ahalbidetzeko, gure erabiltzaileen bisitei buruzko datu anonimoak eskuratu eta gunea hobetzeko eta, azkenik, hirugarrenek (Google eta Facebook) erabiltzaileei beren interesekin bat egingo duen publizitatea erakusteko, beren nabigazio-lehentasunen arabera.

Informazio gehiago eskuratzeko, sartu hemen. Cookieak “onartu” botoia sakatuz onar ditzakezu, edo, bestela, cookien konfigurazioa aldatu, cookien konfigurazioa sakatuz.

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux