Itelazpik eguzki-plaken sistema bat instalatzen du bere egoitza nagusian
2020.eko otsailak 26
- • Sistemak eraikinaren energia-hornidura osatuko du.
- • Itelazpik bost emisio-zentro ditu, energia-sistema hibridoz hornituak.

ITELAZPIk egoitza nagusiaren eraberritzea amaitu du, teilatuan eguzki-plaken sistema bat instalatuta, 50KW-ko hornidura emango duena eta eraikinak behar duen energiaren %16koa sortzea estimatzen da. Proiektua Ondoan ingeniaritza-enpresarekin lankidetzan gauzatu da, Itelazpiren egoitza nagusiaren ondoko eraikina hartzen baitu.
Iaz, Itelazpiren egoitza nagusian, Bizkaiko Parke Teknologikoan, eraikinaren eraberritze garrantzitsu bat egin zen, fatxada aireztatuaren sistema berria instalatuz, isolamendua eta pertsonentzako erosotasuna hobetuz. Obrari esker ere, egoitzaren identifikazioa hobetu zen, errotulu korporatibo bat instalatuta. ITELAZPIk, natura-ingurunearen babesarekin konprometituta, bost emisio-zentro ditu, energia-sistema hibridoz hornituak, eta eguzkiaz eta haizeaz baliatzen dira elektrizitate “garbia” ekoizteko, tentsio-lineen bidez hornidura tradizionala osatuz.

