Menu

Albisteak

ITELAZPIk elur-denboraleari aurre egiten dio, eskaintzen dituen zerbitzuetan eragin garrantzitsurik izan gabe

2021.eko urtarrilak 12

Telekomunikazioak

  • Denboralea biziki sentiarazten da euskal mendietan, bertan baitaude Itelazpiko telekomunikazio-zentro asko.
  • Etengabeko zerbitzuen jarraipena bermatzeko, Itelazpik ekimen berezi bat jarri du martxan, zentroetara sartzeko bideetan elurra pilatzea saihestuz eta mantentze-zerbitzuak indartuz.

Mendi eremuetan instalazioak mantentzea lan zaila da beti. Baina eguraldi baldintzak modu nabarmenean areagotzen dituzte arazoak, izugarri agertzen baitira. Azken bi asteetako denboraleak elurte ugari utzi ditu maila altuetan dauden Itelazpiko telekomunikazio-zentroetan: Oiz, Zaldiaran, Ioar, etab. Egoera horri aurre egiteko, Itelazpik operatibo berezi bat jarri du martxan, FM irrati-zerbitzuetan, LTD telebistan, TETRAri buruzko komunikazio kritikoetan eta alokairuan dauden operadore komertzialei emandako beste zerbitzu batzuetan eraginik izan ez dezan. Nagusiki, sarbide-pistak garbi mantenduko dituzten elurra kentzeko ekipoak izan, mantentze-zerbitzuak indartzea eta kasu berezietarako sarbide-estrategiak koordinatzea da operatibo honen helburua. Elurra kentzeko ekipoen etengabeko lanari esker, mantentze-lanetako langileek ohiko jardueraz gain, elurra pilatzearen ondorioz sortzen diren bestelako larrialdiko jarduera batzuk egin ahal izango dituzte, batez ere, sistema erradiatzaileetan.

Izotz-plaken arriskua

Datozen egunetan, espero diren tenperatura baxuak direla eta, izotz plakak sortzeko arriskuari aurre egingo dio Itelazpik. Egoera horretan, Itelazpiko Laneko Segurtasun eta Osasun Batzordeak kasu bakoitzeko arriskuak ebaluatzen ditu, eta parte-hartzaileei arriskuak kontrolpean dauden jarduteko aukerak zehazten ditu. Edonola ere, baimendutako sarbideak elur-kateak dituzten 4×4 ibilgailuekin eta zerbitzu kritikoei lotutako bestelako ibilgailu bereziekin egiten dira. Edozein kasutan ere, arriskuak kontrolpean ez badaude, zerbitzua ez egiteko aukera bermatuta dago beti.

Albiste Guztiak