Menu

Albisteak

ITELAZPIK ETA IKASLANEK LANKIDETZA-HITZARMEN BAT SINATU DUTE

2018.eko irailak 13

GEK Telekomunikazioak

Hitzarmenak, besteak beste, Lanbide-heziketako ikasketak egiten dituzten ikasleei telekomunikazioen mundua hurbiltzea ahalbidetuko du, baita gorantz ari den sektore honetan trebatutako profesionalen laneratzea dinamizatzea ere.

Gaur goizean, Gasteizen, Itelazpik, Eusko Jaurlaritzaren Telekomunikazioetako Sozietate Publikoak, eta Ikaslan Euskadik, Euskadiko Lanbide-heziketako Zentro Publikoen Elkarteak, lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute. Hitzarmenaren iraupena bi urtekoa izango da eta, bi aldeek erabakitzekotan, luzatu ahalko dute.

Teknologiak eta, zehazki, telekomunikazioek nabarmen laguntzen dute gizarte moderno baten garapenean, non ongizatea, aurrerapena eta solidaritatea erreferentziazko balioak diren. Une honetan, gero eta beharrezkoagoa da profesionalak informazioaren eta komunikazioen teknologien sektorean lan egiten hastea. Hala ere, ikasketa teknologikoak egin nahi dituzten ikasleen lehentasuna ez da demandarekiko proportzionala.

Itelazpik eta Ikaslanek badakite egoera nolakoa den eta modu aktiboan jardun nahi dute. Lehenengoak konpromiso irmoa dauka gizartearekiko eta hezkuntza-sektorea oso eremu nabarmena da zentzu horretan, hain zuzen ere, gizarte- eta ingurumen-ekimenak, genero-berdintasunekoak, euskara sustatzekoak eta berrikuntzako ekimenak garatu ahal izateko. Zentzu horretan, ITELAZPIk duela zenbait urte Bilboko Ingeniaritza Eskolarekin sinatutako hitzarmenak hori islatzen du. Ikaslanen kasuan, bere xedea da, besteak beste, enpresen eta Lanbide-heziketako zentroen arteko lotura sendoagoak ezartzen laguntzen duen egituraketa-ardatz horietako bat izatea, eremu desberdinetako programen bidez.

Gaur goizean sinatutako hitzarmena bi aldeek egindako diagnostikoari emandako erantzuna da, identifikatutako aukerak bi erakundeen indarrekin integratuz. Bertan aurreikusitako jardueren artean daude honako hauek: Itelazpi prestakuntza-jardunaldietan eta bisita gidatuetan parte hartzea; praktikak sustatzea sektore horretan; gradu amaierako lanik onenarentzako urteko saria ezartzea eta batera parte hartzea ikerketa eta berrikuntzako jardueretan. Hori guztia garapen teknologikoa bultzatzeko eta ikasleak nabarmen hazten ari den sektore batean laneratzeko, emakumezkoei bultzada eta arreta berezia eskainiz.

Ekitaldian honakoek hartu dute parte: Javier Ochoa de Alaiza Pérez, Ikaslan Arabako presidentea; Jose Manuel González, Ikaslan Bizkaiko presidentea; Josune Irazabal, Ikaslan Gipuzkoako presidentea eta Matxalen Lauzirika, Itelazpiko zuzendari nagusia.

Albiste Guztiak

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y ofrecer contenidos y funcionalidades extras. Al continuar navegando entendemos que aceptas nuestra Política de Cookies. Acepto

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux