Menu

Albisteak

ITELAZPIk Euskadiko 2. dibidendu digitala osatu du

2020.eko urriak 1

#DD2Euskadi Telekomunikazioak

  • Gaur goizaldean amaitu dira telebista autonomikoaren aldi bereko emisioak Araban eta Gipuzkoan

Gaur goizaldean, Itelazpiko teknikariek aldi bereko emisioak eten dituzte Araban eta Gipuzkoan, eta zorrotz bete dute prozesuaren normalizazioaz arduratzen den Telekomunikazio eta Azpiegitura Digitalen Estatu Idazkaritzak ezarritako egutegia. Horrela, EiTB Taldearen emisio publikoak behin betiko kanaletan soilik sintonizatu ahal izango dira: 45 eta 48, hurrenez hurren. Bizkaiaren kasuan, oro har, liberalizazio-prozesuak ez du eraginik izan, emisioak 49 kanalaren azpitik baitaude (35 kanala).

Bigarren dibidendu digitala urriaren 31n amaituko da. Ordura arte, azken doikuntzak baldintza tekniko bereziak dituzten emisio-zentroetan baino ez dira egingo, eragin txikia eta oso lokalizatua dutenetan.

ITELAZPIk, Eusko Jaurlaritzaren telekomunikazio-enpresa den aldetik, beste mugarri bati ekin dio telebista-garraioko zerbitzuak eskaintzeari dagokionez. 2010ean itzalaldi analogikoari ekin zion, lurreko telebista digitaleko punta-puntako sare bat martxan jarriz. Aurrerago, 2014an, 1. dibidendu digitalari heldu zitzaion, 800Mhz banda askatuz telefonia mugikorreko zerbitzuen lehen belaunaldirako (4G). Orain, 6 urte geroago, espektroaren liberalizazio berri bati ekin zaio (700Mhz banda), 5G komunikazio mugikorrak iritsi ahal izateko.

Nabarmendu behar da prozesua, beste behin ere, ezarritako epeak jarraituz egin dela, herritarrenganako eragina gutxituz, eta prozesuaren eragile nagusiekin koordinatuta: Estatuko arautzailea, euskal udalak, beste autonomia batzuetako enpresa operadoreak (UNIRED Elkarteko partaideak) eta telekomunikazioak instalatzen dituzten enpresak, komunitateekin hitz egiteaz eta antena kolektiboak egokitzeaz arduratzen direnak. Hori guztia giza talde kualifikatu, konprometitu eta eraginkor bati esker, erronka garrantzitsu hau modu bikainean betetzea lortu baitute.

Informazio gehigarria: http://www.itelazpi.eus/eu/prentsa/albisteak/urriaren-31n-amaituko-da-2-dibidendu-digitala/

Albiste Guztiak

WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux