Menu

Albisteak

Itelazpik EUSKARALDIArekin bat egin du!

2018.eko azaroak 14

Euskara

Euskaraldiak, Euskal Herri osoan jardungo den ekimenak, euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztiok, 11 egunetan zehar azaroaren 23tik abenduaren 3ra, gure artean euskaraz egitea proposatzen digu. Itelazpik bat egin du ekimen honekin, sustatzaile moduan.

Euskaraldiak, erakunde euskaltzale ugarik, Eusko Jaurlaritza barne bultzatutako ekimenak, 11 egunetan zehar, azaroaren 23tik abenduaren 3ra gure hizkuntza ohiturak aldatzeko asmoz, gure artean euskaraz erlazionatzea proposatzen digu. 2 profil egongo dira, AHOBIZI (euskara dakiten pertsonak) ulertzen duenari euskaraz egingo dio, hark erdaraz erantzun arren eta ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo die eta BELARRIPREST (euskara ulertzen duten pertsonak) beraiei euskaraz egitea eskatuko dute, ulertzen dute eta. Beharbada erdaraz erantzungo dute baina beraiei euskaraz egitea nahi dute.

Edozein pertsonak parte har dezake ekimenean ondorengo estekan izen emanaz eta bere rola aukeratuz:

Eta zu, BELARRIPREST edo AHOBIZI izango zara?
https://izenematea.euskaraldia.eus/

Itelazpik, Euskararen sustapenarekin hartu duen konpromiso finkoari eutsiz, sustatzaile gisa parte hartzen du ekimenean eta mundu guztia EUSKARALDIArekin bat egitera animatu nahi du.

 

Albiste Guztiak

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y ofrecer contenidos y funcionalidades extras. Al continuar navegando entendemos que aceptas nuestra Política de Cookies. Acepto

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux