Menu

Albisteak

ITELAZPIK, GOBERNUAREN TELEKOMUNIKAZIOEN SOZIETATE PUBLIKOAK, 15 URTE BETE DITU IRRATIA ETA TELEBISTA EUSKADIKO ETXE GUZTIETARA ERAMATEN

2018.eko azaroak 16

Telekomunikazioak

  • Itelazpi Eusko Jaurlaritzaren telekomunikazio guztiak eramateko eta kudeatzeko sortu zen, batik bat EITBren seinalea eta komunikazio kritikoena, baina, 15 urte hauetan, erreferentziazko enpresa teknologiko bilakatu da telefoniako, telebistako, irratiko eta larrialdietako operadore publiko zein pribatu guztientzat.
  • – Bere lana funtsezkoa da, Euskadi egituratzeko, eta nuklearra, komunikazio kritiko guztien garraioa eta Euskadi osoan abiadura handiko banda zabala zabaltzeko.

Itelazpi, Eusko Jaurlaritzaren telekomunikazioen sozietateak, 15 urte bete ditu. 2003ko azaroaren 15ean sortu zen eta ospatzeko, Itelazpik bisita bat antolatu du sare publikoaren zentro igorleetako batera, Ganeta mendikora. Gero, oroimeneko erakunde-ekitaldia izan da, bere egoitzan, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean. Bertan, bideo bat jarri dute, sozietate publikoaren lanarekin, eta Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak eta Matxalen Lauzirika Itelazpiko zuzendari nagusiak hitz egin dute. Gainera, honako hauek ere parte hartu dute: Nerea López-Uribarri Administrazio eta Gizarte Zerbitzuetako sailburuordea, Alex Etxeberria EJIEko zuzendari nagusia, Izaskun Urrestarazu IZENPEko zuzendari nagusia, Administrazio Kontseiluko kideak (Mikel Agirre, Almudena Otaola, Josu Zubiaga, Javier Losa) Itelazpiko aurreko zuzendariak (Juan José Mendizabal, Gonzalo Machín, Eider Bilbao eta Juan José Baños).

ITELAZPIK 15 URTE

Itelazpi telekomunikazioen euskal azpiegitura kudeatzeko zegoen beharrizan handiari irtenbidea emateko sortu zen. Lehen bezeroak Eusko Jaurlaritzaren erakundeak izan ziren, batik bat EITB taldearen irratiak eta telebistak. 15 urte hauetan, zerbitzuak aurrera egin du, eta, gaur egun, Itelazpik azpiegitura estrategikoak ditu Euskadiko mendietan; horietatik, zerbitzu ematen die telefoniako operadoreei, telebista eta irratiei, meteorologia zerbitzuei (Euskalmet), anbulantzien komunikazio kritikoei, Metro Bilbao, Eusko Trenbide Sarea (ETS) edo Euskotren garraio-sareei, eta abar.

Itelazpiren zerbitzua ezinbestekoa da Euskadi egituratzeko. Gainera, Eusko Jaurlaritzak sozietate publiko horri esleitu zion TETRA (Trans European Trunked Radio) sare baten hedapena eta eragiketa komunikazio kritikorako euskal administrazio publikoen zerbitzura. Gainera, nuklearra da Eusko Jaurlaritzak Euskadi “Smart Country” bilakatzeko egiten duen lanerako.

Euskadiko mendi guztietako instalazioek ahalmen handiko seinalea garraiatzeko zerbitzua ematen dute eta, gainera, ingurumena erabat babestuz ezartzen dira.

   

ADIERAZPENAK

Urteurrena ospatzeko ekitaldian, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak eta Matxalen Lauzirika Itelazpiko zuzendari nagusiak telekomunikazioen azpiegitura publikoaren garrantziak duen balioa nabarmendu dute. Sare horren bidez, herritarrek irrati eta telebistaren zerbitzu publiko eta pribatuak dituzte eta, aldi berean, horren bidez komunikazio kritikoetarako puntako barneko komunikazio-sistema garatu da, eta horrek pribatutasuneko eta konfidentzialtasuneko berme guztiak ditu. Gainera, Itelazpi nuklearra da 2020rako Gobernantzaren eta Berrikuntza Publikoaren Plan Estrategikoaren zabalkundean.

15 urte hauetan, Itelazpik arrakastaz egin die aurre hainbat erronka zoragarriri, besteak beste: Internet eramatea landa-guneetara; lehen dibidendu digitalari heltzea; Tetra sare berria zabaltzea; edo Estatuko irratiko eta telebistako kateak biztanle-kopuru gutxiko guneetara zabaltzea eta, horrela, LTDaren unibertsalizazio-printzipioa gauzatzea. Betiere, dauden zerbitzuen baliagarritasuna aintzat hartuta eta, urterik urtera, zerbitzu-mailei konprometitutako balioen barruan eutsiz.

ETORKIZUNEKO ERRONKAK

Aurrerantzean Itelazpik izango dituen etorkizuneko erronken artean, honako hauek daude: bere funtsezko parte-hartzea, batetik, Eusko Jaurlaritza Euskadi osoan abiadura handiko banda zabaleko sareak zabaltzeko egiten ari den prozesuan, eta, bestetik, “Gauzen Interneta” paradigma berrian dauden aukeren garapenean.

Gainera, Itelazpik jarraituko du EITB komunikazio-talde publikorako erreferentziazko bazkide teknologikoaren lana egiten; horretarako, une bakoitzean gizarteak ikus-entzunezko panoraman behar dituen edukien banaketa-eredua garatzen lagunduko du, eta, zehazki, Europar Batasunean LTDaren (Lurreko Telebista Digitala) sektorearen birmoldaketa erabakigarrian lagunduko du, haren lehiakortasuna bermatzeko. .

AURREKONTUA

2018an, Itelazpik 18 milioi euro inguruko aurrekontua kudeatzen du, zenbait iturriren diru-sarrerei esker. 2019rako, 19 milioi euroko aurrekontua aurreikusten da. Euskal administrazio publikoez gainera, bezero nagusia EITB komunikazio-taldea da.

   
   
   
   
   
   
   
   

Albiste Guztiak

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y ofrecer contenidos y funcionalidades extras. Al continuar navegando entendemos que aceptas nuestra Política de Cookies. Acepto

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux