Menu

Albisteak

ITELAZPIk ingurumenarekiko sentsibilitatea zabaltzen eta konfinamendu egoera errazten lagundu du #BasoBirtuala kanpainaren bitartez

2020.eko apirilak 7

Ingurumena

  • Urtero, Itelazpik 300 zuhaitzekin bere emisio-zentroei atxikitako lurrak basoberritzen ditu.
  • Programa, Zuhaitz Eguna izenekoa, lehen hezkuntzako ikasleei eta adimen-urritasuna duten pertsonei zuzenduta dago.

Joan den martxoaren 14an argitaratu zen 463/2020 Errege Dekretua, COVID 19 birusak eragindako alarma-egoera deklaratu duena. Egoera horren ondorioz, Euskadiko haurrek beren etxeetan egon behar dute, kutsatu ez daitezen. Hori dela eta, martxoaren 21ean, Basoen eta Zuhaitzaren Nazioarteko Eguna ospatuz, Itelazpik #BasoBirtuala ekimena jarri zuen abian, Zuhaitz Eguna aurtengo baso-berritze programa birtualki garatzeko. Urtero, Itelazpik 300 zuhaitz landatzen ditu emisio-zentroei atxikitako lurretan. Keinu honen bitartez, Itelazpik ingurune naturalari itzuli nahi dio nolabait, bere jarduerak duenezinbesteko eragina.

Zer izan da #BasoBirtuala?

Ekimenak baso baten landaketa itxura egin nahi du, kasu honetan birtuala. Horrela, sare sozialen bidez, Itelazpik zuhaitz edo baso baten marrazkia egitera gonbidatu du euskal gizartea. Martxoaren 21etik Apirilaren 3ra bitartean egin den ekimen honek harrera bikaina izan du partaideen artean, 130 marrazki baino gehiago batuz. Ekimenaren protagonismoa euskal neska-mutilek izan dute, beren konfinamendu-egoera eta etxean egoteko beharra hobetzeko aukera izan bait dute jolas-jarduera honen bitartez.

Albiste Guztiak

Interneteko gune honetan, garrantzi handia ematen diogu erabiltzaileen pribatutasunari. Horregatik, jakinarazten dizugu hemen cookieak erabiltzen ditugula, propioak eta hirugarrenenak, hainbat gauzatarako, zehazki: erabiltzaileari Interneteko gune honek eskaintzen dituen aukerak edo zerbitzuak ematea ahalbidetzeko, gure erabiltzaileen bisitei buruzko datu anonimoak eskuratu eta gunea hobetzeko eta, azkenik, hirugarrenek (Google eta Facebook) erabiltzaileei beren interesekin bat egingo duen publizitatea erakusteko, beren nabigazio-lehentasunen arabera.

Informazio gehiago eskuratzeko, sartu hemen. Cookieak “onartu” botoia sakatuz onar ditzakezu, edo, bestela, cookien konfigurazioa aldatu, cookien konfigurazioa sakatuz.

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux